GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA | COPA DE GIPUZKOA DE CLUBES - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2010(e)ko abenduakren 20(a), astelehena

GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA | COPA DE GIPUZKOA DE CLUBES

32 MARKA PERTSONAL, 7 TALDEKO MARKA eta MUTILEN 3. POSTUA, Gipuzkoako Kluben arteko Txapelketaren balantzea

Txapelketan parte hartu duten taldekideak

Pasa den asteburuan, abenduaren 18 eta 19an Buruntzaldeako igerilariak Azpeitian izan dira Gipuzkoako Kluben arteko Kopan lehiatzen. Giroa bikaina izan da taldekide guztien artean, bai txapelketan eta baita txapelketatik kanpo ere (bazkalorduetan batez ere).

Txapelketari dagokionez benetan azpimarratzekoa izan da talde osoak egindako lana, eta bereziki mutilek lortutako 3 postua ( Fortuna eta Bidasoa taldeen ondoren).Neskek ere lan bikaina egin dute, larunbateko saioen ondoren lortutako 7. postutik 6. postura igotzea lortu dute txapelketaren amaieran. Taldea orotara 5. sailkatu da.
Mutilak 3. izan dira
Txapelketan zehar 32 marka pertsonal eta 7 errelebotako marka hobetzea lortu dute igerilariek, benetan gogorra izan den asteburu batean ( igerilari askok 7 edo 8 proba burutu dituzte).
Egindako marken artean azpimarratzekoak dira infantilek 400 libre proban egindakoak, marka minimoak oraindik atera ez diren arren, ziurrenik Euskadiko Neguko Txapelketan aritzeko aukera emango dielako. Bestetik, oso positiboa izan da absolutuek egindakoa, batez ere abiadura probetan, saiotik saiora puntu hobea hartzen ikusi ditugulako eta baita igerileku laburreko marka batzuk hobetzea lortu dutelako.
Hemendik zorionak guztiei eta animoak entrenatzen jarraitzeko !
AUPA EKIPO!!


PD. Datorren abenduaren 29an Eguberrietako Sari Internazionala ospatzen da Anoetan, igerileku luzean. Oraindik onartuen zerrenda atera ez den arren taldeko igerilari batzuk parte hartuko dutelakan gaude. Emango dizuegu honen berri.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here