SAN ESTEBAN SARIA | TROFEO SAN ESTEBAN - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2010(e)ko abenduakren 13(a), astelehena

SAN ESTEBAN SARIA | TROFEO SAN ESTEBAN

BURUNTZALDEA IKT-ko TXIKIAK OIARTZUNEN

Oiartzunen abenduaren 11ean ospatu zen “SAN ESTEBAN” sarian, Buruntzaldea IKT-ko txikienek parte hartu zuten. Dotore igeri egiteaz gain, aipatzekoak dira bertan lortu zituzten markak eta garaikurrak, parte hartutako proba gehienetan podiumeko lehen tokietara igotzea lortu baitzuten. 

      Bizkar estiloan igeri egin zuten Iker Chaves (4.postua), Eneko Otero (5.) eta Alex Urbanok (6.) eta emakumezkoetan Irati Arzalluz (3.) eta Nerea Garciak (5.). Urduritasunak alde batera utzi eta proba txukunak burutu zituzten taldeko txikienek.

Bular estiloan berriz, Mikel (5.) eta Jon Soto (3.) anaiek parte hartu zuten oso dotore igeri eginaz. Mikelek 1.37.20ko marka lortu zuen 100 metrotan. Nesketan berriz, Eneritz Buizak lehen postua lortu zuen 50 metrotan, bere atzetik izan zituen oso gertu Leire Carcedo (2.) eta Amaia Izagirre (5.) proba borobila eginaz. 100 metrotan berriz, Ainara Garcia txapelduna izan zen lehen postua eskuratuz (1.43.77).

Libre edo Crol estiloan berriz, bizkor ibili ziren 50 metrotan Argoiz Tardio (3.) eta Ibon Etxarri (5.) baita Lander Sorozabal (5.) bere kategorian. 100 metrotean Beñat Alkortak 3. postua lortu zuen ausart igeri eginaz eta bere marka 1.41era hobetuz.

Mutilak ongi ibili baziren ere, txalotzekoa izan zen neskek lortu zunetan. Nahia Jie izan zen 50 metrotan txapelduna nagusitasun osoz (40.27), Erika Rodriguez eta Nora Irazustak ere proba ona egin zuten  51 segunduko marka lortuaz. Izadi Billaron ere fin ibili zen bere kategorian. 100 metrotan berriz, Maialen Casado izan zen azkarrena eta txapeldun erraztasunez (1.31.02), bere atzetik sailkatu zen Janire Berasarte (6.). Bukatzeko, 99ko nesketan, Naiara Lizasok lehen metroetatik probaren agintea hartu zuen eta txapeldun izan zen 1.15-eko marka paregabea lortuaz.

Lehiaketa amaitu ondoren, dominak eta garaikurrak jaso zituzten arratsalde borobil bati amaiera emanaz. Honenbestez, Zorionak guztioi egindako lan txukunagatik eta segi horrela!!


EMAITZAK/RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here