KUTXA SARIA | TROFEO KUTXA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko otsailakren 1(a), asteartea

KUTXA SARIA | TROFEO KUTXA

4 IGERILARI eta ERRELEBO MIXTOA "A" FINALERA eta 2 IGERILARI "B" FINALERA 

Atzeko lerroan, ezkerretik eskuinera: Naiara Lizaso, Jone Vazquez, Mikel Soto, Unai Bueno, Iñigo Ibarburu, Garazi Alkorta eta Itsaso Tolosa.
Aurreko lerroan, ezkerretik eskuinera: Janire Berasarte, Maialen Casado, Ainara Garcia eta Beñat Alkorta.
Pasa den Larunbatean, urtarrilaren 29an, Irunen Kutxa sariko kanporaketak ospatu zituzten gure taldeko alebin eta infantilek.
Jardunaldi bikaina izan zen guztientzat, denek beren markak hobetzea lortu baitzuten. Lortutako emaitzen arabera datorren igandean, otsailaren 6an Legazpin ospatuko diren finaletarako txartela 6 igerilarik lortu zuten:

A FINALA
> Iñigo Ibarburu: 50 tximeleta frogan kanporaketako marka onenarekin (30'' 47).
> Itsaso Tolosa: 50 bizkar frogan kanporaketako 3. marka onenarekin (33'' 71)
> Unai Bueno: 50 bizkar frogan kanporaketako 5. marka onenarekin (36'' 00)
> Naiara Lizaso: 50 libre frogan kanporaketako 3. marka onenarekin (33'' 03)

B FINALA
> Garazi Alkorta: 50 tximeleta frogan kanporaketako 9. marka onenarekin (35'' 97)
> Ainara Garcia: 50 bular frogan kanporaketako 8. marka onenarekin (46'' 81)

Honetaz gain, infantil mailan 4 x 50 libre errelebo mixtoak ere A finalean lehiatzeko aukera lortu zuen 2' 05'' 46 markarekin kanporaketako 6. marka onena eginez. Erreleboko partaideak Iñigo Ibarburu, Unai Bueno, Itsaso Tolosa eta Garazi Alkorta izan ziren.

Finala otsailaren 6an ospatuko da Legazpiko igerilekuan, goizeko 10:30etan. Domina batzuk ekartzeko aukera badute, beraz, zorte onena opa diegu.

PD: Finalean sartu ez baziren ere benetan aipatzekoak izan ziren beste igerilariek egindako markak, benetako hobekuntza nabarmena erakutsi baitzuten beren frogetan. Hauek beren izenak eta markak:
> 50 bular: Mikel Soto (45'' 87)
> 50 Libre: Beñat Alkorta (42'' 72), Maialen Casado (39'' 10), Janire Berasarte (42'' 20), Jone Vazquez (34'' 36).



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here