KUTXA SARIA | TROFEO KUTXA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko otsailakren 7(a), astelehena

KUTXA SARIA | TROFEO KUTXA

Kutxa sariko finalistak.

Igande goizean Legazpin ospatu dira Kutxa Sariko finalak. Taldeko bost partaide izan dira azkenean, Naiara gaixorik zegoelako.
Aipatzekoena Iñigo Ibarburuk 50 tximeleta frogan lortu duen urrea izan da, nagusitasun osoz irabazi bait du 30''96 denborarekin, bigarrenari ia bi segunduko aldea ateraz. 
Hortik aurrera, goiza emaitzetan ez da hain ona izan, dominak lortzeko genituen aukera batzuk alde egin baitigute. Itsaso Tolosa 50 bizkar frogan bosgarren izan da 34''76 denborarekin, Unai Bueno froga berdinean bosgarren sailkatu da baita ere 36''30 denborarekin. 
B finaletan Garazi Alkorta bere seriean bigarren izan da eta beraz, sailkapenenan zortzigarren, 36''27 markarekin. Azkenik, taldeko gazteenak, Ainara Garcia-k 50 bular frogan egin du igeri zortzigarren postuan sailkatuz eta kanporaketako denbora hobetuz (46''18). 
Froga indibidualetatik aparte erreleboan ere jardun dute. Itsasok, Garazik, Unaik eta Iñigok osatutako taldeak seigarren postua lortu du, (Garazi eta Unairentzat asteburuko seigarren froga zen eta ederki erantzun dute).
Azkenean urrezko domina bat eta talde giro ona. Zorionak EKIPO !!

EMAITZAK/RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here