NEGUKO EH-ko INFANTIL TXAPELKETA | CTO EH INFANTIL DE INVIERNO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko martxoakren 5(a), larunbata

NEGUKO EH-ko INFANTIL TXAPELKETA | CTO EH INFANTIL DE INVIERNO

4 DOMINA, EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN BIKOITZA, EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN ORDE BAT, 2 TALDEKO MARKA eta 10 MARKA PERTSONAL Euskal Herriko Infantilen Neguko Txapelketako Balantzea 

Euskal Herriko txapelketan izan diren infantilak. Atzean: Unai Bueno, Kevin Iglesias, Iñigo Ibarburu eta Jone Vazquez. Aurrean: Itsaso Tolosa, Garazi Alkorta eta Mikel Arribillaga
Amaiera ona eman diote taldeko infantilek neguko zikloari. Oso txukun aritu dira, ia denentzat lehen aldia zen txapelketa hontan.
Iñigo Ibarburu txapeldun izan da tximeletako bi frogetan ( 100 eta 200 metroetan), estilo horretan nagusi azalduz. Iñigo bera txapeldun orde izan da 100 libre frogan. Honetaz gain Itsaso Tolosak ere domina irabazi du, brontzezkoa, 200 bizkar frogan.
Honetaz gain 4x200 libre eta 4x100 estiloak frogan taldeko mutilek marka berriak jartzea lortu dute, froga indibidualetan parte hartu ez duen arren, Kevin Iglesias-en laguntza gabe posible izango ez litzatekeena.
Maila indibidualean denen artean 10 marka pertsonal hobetzea lortu dute. Guzti hau talde giro bikainean eta amaiera arte gogor eginez. Zorionak denoi eta animoak lanean jarraitzeko!! AUPA EKIPO !!

LARUNBATA GOIZA

Hasera gazi-gozoa eman diogu Neguko Infantilen Euskadiko Txapelketari.
Goizeko jardunaldiari Jone Vazquez-ek eman dio hasera 200 bular frogan, baina urduritasuna medio aldez aurretik uretara erori eta deskalifikatua izan da (lehen aldiaren nerbioak, animo!). 
Iñigo Ibarburu. Zilarra 100 libre frogan
Ondoren Iñigo Ibarbururen txanda izan da 100 libre frogan. Iñigok zilarrezko domina eta Euskadiko txapeldun ordetza lortu ditu froga hontan 58''63 denbora eginez. Ez du bere marka hobetzerik izan baina Espainiako minima berriro egin du. Jarraian Unai Bueno izan da lehiatzen 200 estiloak frogan eta oso lan txukuna egin du bere marka 9 segundutan hobetuz (2'48''11). Unai-k zazpigarren postuan amaitu du.
Goizeko saioari amaiera emateko 4 x 200 erreleboa izan dugu. Taldeak lan bikaina egin du Gipuzkoako Txapelketan lortutako marka 8 segundotan hobetuz (9'32''28). Erreleboko lehen postan, Iñigo 200 libreko Espainiako minima lortzen saiatu da. Minima 2'08''70ean dago eta Iñigok 2'10''33 egin du. Gutxigatik. Hala ere lan bikaina egin du, bere marka 6 segundutan hobetu baitu!

LARUNBATA ARRATSALDEA

Itsaso Tolosa. Brontzea 200 bizkar frogan
Arratsaldeari hasera Garazi Alkortak eman dio 800 libre frogan. Aurreko bi egunetan pattal ( erdi gaixorik ibilita) ezin izan du bere onena eman eta 11'50''44 denborarekin bederatzigarren postuan amaitu du. Garaziren ondoren Mikel Arribillagaren txanda izan da 200 bizkar frogan. Mikelek bosgarren amaitu du 2'29''63 denborarekin. Jarraian eta froga berdinean Itsaso Tolosaren txanda izan da. Itsasorekin eguneko bigarren domina iritsi da, brontzezkoa oraingoan, 2'36''91 denborarekin. Ondoren, Jone Vazquez izan da berriro ere  lehiatzen, 100 bular frogan. Oraingoan ez du hutsik egin irteeran eta lan txukuna egin du 1'37''80 denborarekin hamalaugarren postua lortuz. Jarraian 100 estiloen txanda izan da. froga hontan Unai Bueno eta Mikel Arribillaga izan dira parte hartu dutenak eta biek lan ona dute, lehenak 1'18''00 rekin bere marka berdinduz eta bigarrenak 1'10''26rekin bere marka 3 segundotan hobetuz.
Iñigo Ibarburu, 50 libreko markaren bila
Egunari amaiera emateko 4 x 100 libre erreleboa izan dugu. Taldeak ezin izan du erreloboko marka hobetzerik izan baina ez horretan saiatu ez direlako, Iñigo 50 libreko Espainiako minima lortu nahian atera delako baizik. Minima 27''30ean dago eta Iñigok 27''51 egin du. Ez du lortzerik izan baina 50 libreko bere marka hobetu du. Hala ere jarraian atera diren taldekideak beren postetan oso lan txukuna egin dute eta denen artean normal egin ezkero marka hobetu luketela ziur gaude. Aipatzekoa Iñigorekin taldekideek izan duten jarrera, beren helburuen gainetik Iñigori saiakera egiteko aukera eta animoak eman dizkietelako.

Azkenean, bi domina, taldeko erreleboko marka bat, bost marka pertsonal eta talde jarrera bikaina larunbateko saioek utzi digutena.
ANIMO BIHARKO!! GOGOR AMAIERA ARTE !!

IGANDE GOIZA

Iñigo Ibarburu. Euskadiko txapelduna 100 tximeleta frogan
Hirugarren jardunaldiari hasera berriro ere Jone Vazquez-ek eman dio 200 libre frogan. Lan txukuna egin du 2'48''25 denbora eginez. Joneren ondoren Itsaso eta garazi aritu dira 100 tximeleta frogan, buruz buru bosgarren (1'19''61) eta zazpigarren (1'22''30) amaitu dutelarik. Froga berean baina mutiletan, Iñigo Ibarburu izan da Eusakdiko txapelduna, urrezko domina lortuz ( txapelketako bere bigarrena) 1'07''36 denbora eginez.
Goiza honekin amaitu dugu, Esukadiko Txapeldun batekin eta taldearentzat hirugarren domina lortuz. Ondoren , paseotso lasai bat eta bazkaltzera.


IGANDE ARRATSALDEA

Iñigo Ibarburu. Euskadiko txapelduna 200 tximeleta frogan
Azken txanpa. Arratsalderako 200 tximeleta frogan Garazi eta Iñigo genituen, Mikel eta Itsaso 100 bizkar frogan eta Unai 400 libre frogan. Garazi txukun aritu da 200 tximeletan eta 3'01''37 denborarekin laugarren izan da. Gutxigatik ez du dominarik lortu (zorionak!). Iñigo berriro ere nagusi izan da, nabarmen oraingoan. Froga ederra egin du, 2'33''37 denborarekin Espainiako minimatik 3 segundura geldituz eta bere marka onena 7 segundutan hobetuz. Berriro ere Euskadiko txapeldun eta beste urrezko domina bat.
Bizkar estiloan Itsaso bosgarren izan da (1'14''17) eta Mikel zortzigarren (1'08''54, bere marka hobetuz).
Unai Bueno 400 libre frogan
Azkena Unai izan da. Unaik sekulako 400 libre froga eskaini digu, indartsu eta gogotsu igeri eginez eta bere marka 14 segundu hobetuz (5'07''76, sekulakoa, zorionak!).
Txapelketari amaiera emateko 4 x 100 estiloak erreleboa izan dugu. Taldeak 4'54''35 egin du, marka segundu erdian hobetuz. Amaiera arte gogor egin dute eta ezin gehiago eskatu.







Zorionak talde osoari egindako lanagatik eta baita gurasoei ere, taldea animatzen eta babesten egoteagatik !!


EMAITZAK/RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here