MANOLO GARCIA SARIA | TROFEO MANOLO GARCIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko apirilakren 17(a), igandea

MANOLO GARCIA SARIA | TROFEO MANOLO GARCIA

IÑIGO IBARBURUK BESTE ESPAINIAKO MINIMA BAT (200 tximeleta), ITSASO TOLOSA INFANTIL MAILAN TXAPELDUN eta 14 MARKA PERTSONAL



Gaur goizean Manolo Garcia saria ospatu da Tolosan. Hamabi izan dira parte hartu duten taldekideak, eta bikain aritu dira denak, igeri egin duten bi probetatik bat gutxienez hobetuz. Guztira 14 marka pertsonal lortu dituzte taldeko infantil, junior eta absolutuek. Jardunaldiko aipagarriena Iñigo Ibarburuk 200 tximeletan lortutako Espainiako minima (2'29''39), Itsaso Tolosaren garaipena eta Mikel esnalen laugarren postua izan dira.

Manolo Garcia Sarian parte hartu duten taldekideak

Jardunaldia Haitz Mitxelena eta Unai Buenoren 400 libre frogarekin hasi da. Biak oso txukun ibili dira, Haitz batez ere, 4' 31''38 markarekin lehendik zuen marka 20 segundutan hobetu baitu. Unaik froga hontan marka hobetu ez badu ere lan ona egin du 5'11''33 eginez.

Froga berean, baina nesketan, Itsaso Tolosa aritu da. Itsaso ere Haitz bezela bikain aritu da eta bere marka 11 segundu hobetu du 5'21''95 eginez.

Jarraian 50 tximeletaren txanda izan da. Froga hontan Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Alazne Egiazabal eta Garazi Alkorta lehiatu dira. Mikel Esnalek bere marka segundu erdian hobetu du (28''70) eta Alaznek ere marka pertsonala egin du (32''87). Oierrek (29''75) eta Garazik (37''40) ezin izan dituzte beren markak hobetu baina txukun ibili dira.

Itsaso Tolosa Txapeldun
Hurrengo froga 100 bizkar izan da eta mutiletan Iñigo Ibarburu eta Mikel Arribillaga lehiatu dira eta nesketan, Itsaso Tolosa. Hirurek beren markak hobetu dituzte ederki igeri eginez. Iñigok 1'11''24 egin du, Mikelek 1'08''07 eta Itsasok berriz 1'11''00. Froga honetako denborak Itsasori, infantil mailan, nesketan txapeldun izateko balio izan dio.

50 bular proba izan da hurrengoa. Alazne Egiazabal eta Naroa Goikoetxea serie berdinean atera dira. Burruka polita izan dute eta azkenean Alazne gailendu da 37''59rekin marka pertsonala eginez. Naroak ere bikain egin du igeri eta bere marka berdintzea lortu du (37''67).

Jarraian, 100 libre frogan Mikel Arribillaga, Unai Bueno, Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Garazi Alkorta eta Jone Vazquez aritu dira. Mikel Arribillagak (1'02''36), Unai Buenok (1'08''13), Garazi Alkortak (1'11''83) eta Jone Vazquez-ek (1'17''06) marka pertsonala egin dute. Froga hontan Mikel Esnalek lortutako puntuazioak sailkapen absolutuan laugarren izateko balio izan dio.

Azken aurreko frogan, 200 tximeletan, Iñigo Ibarburu eta Haitz Mitxelena aritu dira. Haitz-ek ezin izan du bere marka hobetu baina Iñigok bere marka hausteaz gain, Espainiako minima lortu du froga hontan 2'29''39 eginez. Iñigorentzat lortzen duen laugarren Espainiako minima da dagoeneko.

Azkenik, 200 bular frogan, Naroa Goikoetxea eta Jone Vazquez aritu dira. Naroak pase azkarregia egin du eta ezin izan du amaiera arte erritmoa mantendu. jone Vazquez-ek aldiz bere marka 22 segundutan hobetu du 3'29''93 eginez.

Orokorrean bikain aritu dira denak, denboraldiko momentu honetan oraindik ere markak hausten jarraitzen dute gure igerilariek eta horrek bide onetik goazela pentsarazten digu.
ZORIONAK EKIPO eta ANIMO!!!

EMAITZAK/RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here