PATROZINIO HITZARMENA | ACUERDO DE PATROCINIO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko apirilakren 7(a), osteguna

PATROZINIO HITZARMENA | ACUERDO DE PATROCINIO

Activacion Muscular Training-eko Gorka Ipinza eta Buruntzaldea IKT-ko entrenatzailea, Borja Apeztegia

Buruntzaldea IKT-k eta Activación Muscular Training-ek patrozinio hitzarmena sinatu dute apirilaren 7an, klubaren egoitzan.

Hitzarmen honen arabera Activación Muscular Training-ek, alde batetik,  dirulaguntza bat emango dio klubari, eta bestetik igerilari infantil, junior, promesa eta absoluto bakoitzari urtean 6 saio eskainiko dizkio dohainik, bi urtearen haseran, bi neguko zikloan eta beste bi udarako zikloan.

Saio hauetan igerilari bakoitzaren gihar kateen azterketa bat egingo da eta ondoren, ahultasun edo inhibizio puntuak dauden guneak tratatuko dira, gihardura osoaren funtzionamendu egoki batean laguntzeko eta aldi berean igerilarien osasunaren gainean lan egiteko. Tratamenduak Activación Muscular Training-ek Lasarten duen egoitzan egingo dira (Blas de Lezo 2, behea).

Honetaz gain, igerilariei biomekanikaren inguruan hitzaldiak emateko aukera ere egongo da, beraien gorputza hobeto ezagutu dezaten eta beraiekin egiten diren tratamenduen nondik norakoak hobeto uler ditzaten.

Azkenik, dohako 6 saio horietaz gain igerilariek behar izan ditzaketen tratamendu indibidualetan Activación Muscular Training-ek prezio bereziak egingo dizkie Buruntzaldea IKT-ko igerilariei.

Bestalde, laguntza hauen truke, Buruntzaldea IKT-k Activación Muscular Training-en logoa eramango du igerilekuko kamiseta eta galtzetan, txapelketa guztietan eta baita bere blog-ean ere (www.buruntzaldeaikt.blogspot.com).

Hitzarmen formalaz gain, bi alderdiek elkarlanerako adostasuna azaldu dute eta momentu puntualetan egin daitezkeen bestelako jarduera batzuk egiteko aukera zabalik utzi dute, hala nola, hitzaldiak, ariketa bereziak, txapelketetako tratamenduak, eta abar.

>>>>>>>>>>>>

Buruntzaldea IKT y Activación Muscular Training han firmado un acuerdo de patrocinio en la sede del club, el día 7 de abril.

Mediante este acuerdo, Activación Muscular Training ofrecerá una ayuda económica y 6 sesiones gratuitas a cada nadador infantil, junior, promesa y absoluto. Estas sesiones se repartirán de este modo: dos al inicio de temporada, dos en el ciclo de invierno y otras dos en el ciclo de verano.

En estas sesiones se realizara un estudio sobre las cadenas musculares de cada nadador para posteriormente tratar los puntos débiles o de inhibición, para conseguir un correcto funcionamiento de toda la musculatura y trabajar también sobre la salud de los nadadores. Los tratamientos se realizaran en el local que Activación Muscular Training tiene en Lasarte (Blas de Lezo 2, bajo).

Aparte de los tratamientos habrá posibilidad de dar charlas a los/las nadadores/as acerca de la biomecánica, para que conozcan mejor su cuerpo y entiendan mejor los tratamientos.

Por ultimo, Activación Muscular Training hará precios especiales a los/las nadadores/as de Buruntzaldea IKT en las sesiones que, aparte de esas 6 gratuitas, puedan necesitar.

A cambio, Buruntzaldea IKT llevara el logo Activación Muscular Training en su ropa de piscina, tanto en la camiseta como en el pantalón, en todas las competiciones, y también en su blog (www.buruntzaldeaikt.blogspot.com).

Aparte del acuerdo formal, las dos partes han mostrado su acuerdo a la hora de realizar actividades conjuntas que puedan ser beneficiosas para los/las nadadores/as, tales como charlas, ejercicios, tratamientos en competiciones, etc.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here