EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK | JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko maiatzakren 30(a), astelehena

EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK | JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI

NAIARA LIZASO EUSKADIKO TXAPELDUN 100 TXIMELETAN (1'23''33) eta MIKEL SOTOK BI SEIGARREN POSTU Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den larunbatean, Gasteizen, taldeko Naiara Lizaso eta Mikel Soto GIpuzkoako taldearekin Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan izan dira lehiatzen. Emaitza bikainak lortu dituzte biek.


Alde batetik, Naiara Lizaso Txapeldun izan zen 100 tximeleta frogan nagusitasun osoz, 1'23''33 denborarekin bigarrenari 5 segunduko aldea ateraz eta bere marka 5 segundutan hobetuz. 
Naiarak berak 4x100 libre erreleboan txpeldun izan zen taldearekin parte hartu zuen beste hiru gipuzkoarrekin batera eta. 100 libre frogan, domina lortzeko beste aukera garbi zuen arren, ez zuen lortu, azkarregi irteteagatik deskalifikatua izan zelako. Hala ere, zorionak!!

Bestetik, Mikel Soto ere bikain aritu zen. Mikelek 100 eta 200 bular frogetan hartu zuen parte eta bietan markak hobetzeaz gain, azkenean sailkapenean 6garren izatea lortu zuen bi frogetan. 100 bular frogan 1'31''26 -rekin bere marka segundu batean hobetu zuen eta 200eko frogan aldiz 5 segundutan hautsi zuen bere marka, 3'11''81 eginez.

ZORIONAK BIOI EGIN DUZUEN LAN BIKAINAGATIK !!
Aupa EKIPO!! AUUUUUU!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here