URTE AMAIERA | FIN DE TEMPORADA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko ekainakren 22(a), asteazkena

URTE AMAIERA | FIN DE TEMPORADA


Gutun honen bidez aurrebenjamin, benjamin eta alebinak urte amaierara iritsi direla jakinarazi nahi dizuegu. Aste hau, oporrak hartu aurreko azken astea izango da, beraz, batzuk ostegunean amaituko dute eta beste batzuk ostiralean, entrenamendu ordutegiaren arabera.

Ikaragarri gustora ibili gara haur guztiekin eta beraiek ere gurekin gustora ibili izana espero dugu. Hori horrela izanik, datorren urtean berriro ere elkar ikustea gustatuko litzaiguke.

Datorren denboraldia irailaren 5eko astean hasiko da (batzuk astelehenean 5ean eta beste batzuk asteartea 6an, entrenamendu ordutegiaren arabera). Badaezpada, jaiotze urtearen arabera izango dituzten ordutegiak jartzen dizkizuet. Honakoak dira:

> 2004an jaioak: astearte eta osteguna, 18etatik 18’45etara.
> 2003an jaioak: astearte eta osteguna, 18’45etatik 19’30etara
> 2002an jaioak: astelehen, asteazken eta ostirala, 18’30etatik 19’30etara.
> 2001ean eta 2000n jaioak: astelehen, asteazken eta ostirala, 18etatik 19’30etara
> 1999an jaioak: astelehen, astearte, ostegun eta ostirala, 19’30etatik 21’15etara.

Bestetik, jakinarazten dizuegu maiatza eta ekaineko kuotak uzatilean pasako ditugula, lehena uzatilaren 1ean eta bigarrena uztailaren 20an.

Azkenik, datorren urte haserako irteeraren inguruan izena eman dutenei informazioa pasako zaie. Zuhazara ezingo gara joan tokirik ez zegoelako baina beste bi leku berriren zain gaude, ezaugarri berdinak dituztenak. Eskaintza hoberena aukeratzen dugunean blogean, email bidez edo telefonoz abisatuko dizuegu. Bi lekuetan tokia badago beraz alde horretatik ez dago arazorik, ziur joango gara, irailaren 1etik 3ra bitartean.

Honenbestez datorren denboraldira arte agurtzen gara, gu umeekin bezain gustora gurekin egon zareten esperantzarekin eta datorren denboraldian berriro ere elkar ikusteko ilusioarekin.
Jaso ezazue beraz agur bero bat eta oporrak oso ondo pasa !!

####################################################

Mediante esta carta queremos informaros de que los prebenjamines, benjamines y alevines han llegado al final de la temporada. Esta semana será la ultima antes de las vacaciones, por lo tanto unos acabaran el jueves y otros el viernes, en función de los horarios de entrenamiento.

Hemos estado muy a gusto con vuestr@s hij@s y esperamos que ell@s también lo hayan estado con nosotros. En ese caso nos gustaría que nos volviésemos a ver al inicio de la próxima temporada.

La próxima temporada comenzara el 5 de septiembre o el 6 de septiembre en función de los horarios de entrenamiento. A modo de información os pongo los horarios que le corresponderán a cada uno en función del año de nacimiento. Son los siguientes:

> Nacid@s en 2004: martes y jueves, de 18 a 18’45.
> Nacid@s en 2003: martes y jueves, de 18’45 a 19’30.
> Nacid@s en 2002: lunes, miércoles y viernes, de 18’30 a 19’30.
> Nacid@s en 2001 y 2000: lunes, miércoles y viernes, de 18 a 19’30.
> Nacid@s en 1999: lunes, martes, jueves y viernes, de 19’30 a 21’15.

Por otro lado, queremos informaros de que las cuotas de mayo y junio se pasaran en julio. La primera el día 1 y la segunda el día 20.

Por ultimo, deciros que a l@s se apuntaron para la salida de inicio de la próxima temporada se les informara sobre la misma.
No podremos ir a Zuhaza porque no había sitio disponible pero estamos a la espera de otros dos lugares con las mismas características. Cuando seleccionemos la mejor opción os avisaremos por el blog, por mail o por teléfono. En estos dos sitios si hay sitio disponible, por lo que la salida se hará seguro y en las mismas fechas que os propusimos, del 1 al 3 de septiembre.

Con esto nos despedimos hasta la próxima temporada, con la esperanza de que hayáis estado con nosotros tan a gusto como nosotros con l@s niñ@s, y con la ilusión de volver a veros a tod@s la próxima temporada.

¡ Un saludo a tod@s y que disfrutéis mucho de las vacaciones !

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here