UDAKO ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETA | CTO ESPANA JUNIOR DE VERANO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko uztailakren 19(a), asteartea

UDAKO ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETA | CTO ESPANA JUNIOR DE VERANO

Uztailaren 14tik 19ra bitartean Palma de Mallorcan izan gara Haitz eta biok.  Bertan, Haitz Udarako Juniorren Espainiako Txapelketan lehiatu da, 200 tximeleta frogan. Maila honetako txapelketa batean bere estreineko aldia izan da eta esperientzia bikaina bizi izan du.
Txapelketari dagokionez, Haitz oso urduri eta antsietate puntu batekin egon bada ere bere igerileku luzeko marka hobetzea lortu du (2'19''69), bere serien bosgarren izan da eta orotara 33garren izan da.
Lehen aldiak zeinen zailak diren jakinda (eta 200 tximeleta bezelako proba batean are gehiago), lan bikaina egin duela esan beharra daukagu.
Hurrengo urtean Madrilen egoteko gogo betez etorri da eta, lortzen badu, oraingo esperientzia oso lagungarri izango zaiola ziur gaude.
Txapelketa eta esperientzia bikaina izan ditu beraz. ZORIONAK HAITZ !!




UZTAILAK 14, OSTEGUNA

Uztailaren 14ean iritsi ginen Palma de Mallorca-ra, goizeko hamarrak aldera. Iritsitakoan bidai agentziako autobusa hartu eta zuzenean hotelera joan ginen. Goiza lasai bertan egin ondoren, arratsaldean igerilekura joan ginen.
Son Hugora iritsitakoan, lehen kontaktua hartu zuen Haitzek. Igeriketa saio lasai baten ondoren, Haitz izan zituen sentsazioekin oso gustora atera zen.
Bukatu ondoren, lasai aldatu eta buelta hotelera.







UZTAILAK 15, OSTIRALA

Gaur goizean oso goiz jaiki gara, gosaldu eta igerilekura eramaten gintuen autobusa hartzeko. Igerilekura goizeko 8ak aldera iritsi gara. Uretan oraindik ez zegoen inor eta ura bare bare eta dena hutsik zegoela ikusirik tentazioa izan du Haitzek, beraz, aldatu eta uretara sartzen lehena izan da (gogotsu dagoela ematen du).
Uretan, berriro ere saio lasai bat (atzokoa baino laburragoa) eta berriro ere sentsazio onak izan dituen arren, erritmoa lantzean azkarregi ibiltzeak aho zapore arraroa utzi dio, baina tira, gogotsu jarraitzen du biharko frogarako.
Arratsaldea lasai, atseden hartzen pasa dugu, biharko egunerako gorputza zaintzen (tartean entsaimada batzuk enkargatzeko aprobetxatu dugu).

UZTAILAK 16, LARUNBATA
TXAPELKETA EGUNA


Azkenik iritsi da egun handia. Aurreko egunetan bezela, goizeko 7etarako gosaltzen gipuzkoako beste igerilariekin batera.
Gogotsu dago Haitz, iritsi ginetik bezelaxe, baina urduritasuna ere nabaritzen zaio. Gosaldu ondoren igerilekura.
Beroketa saioa gustura egin du Haitzek baina erritmoa lantzean atzoko arazo berdina: azkarregi ateratzen zaizkio partzialak.
Azkenik, goizeko 10:30etan Haitzen txanda izan da. Orokorrean Haitzek bikain egin du igeri, proba egiteko modua eta partzial bakoitzeko besokada kopurua ederki zainduz. Hala ere, aurreko egunetan bezala, azkarregi hasi da (30''16) eta horrek probaren bigarren zatia nahi bezain azkar ezin egin ahal izatea eragin dio. Hala ere, maila hontako txapelketa batean izan den lehen aldian bere marka hobetzea lortu du eta postu batzuk aurreratzea ere bai. Haitzek 2'19''69 egin du bere marka hobetuz eta azkenean 33garren izan da.
Lan bikaina Haitz !! Zorionak !!

Haitzen seriea hemen uzten dizuet:


Txapelketaren ondoren hotelera bueltatu gara bazkaltzera eta arratsaldean Mallorcara joan gara, paseo bat eman eta deskonektatzera.

UZTAILAK 17, IGANDEA

Igandean ez geneukan lehiaketarik baina beste igerilariekin batera Son Hugora joan gara. Han, barruko igerileku txikian ibili gara igeri suabe egiten. Beroketa txiki baten ondoren proba desberdinak egiten egon gara, urteko azken erreferentziak hartu eta ondorioak hobeto atera ahal izateko.
Arratsaldean hoteleko igerilekuan ibili gara lasai eta ondoren entsaimadak enkargatzera joan gara (detallista izan beharra dago).
Gauen plan ederra egin genuen, igerilarien festa batera gindoazen hoteleko igerilari eta entrenatzaile guztiak baina autobusetan bi ordu eman ondoren, festaren lokalera iritsi garenean itxita topatu genuen. Porrota!!
Taxia hartu eta buelta hotelera.

UZTAILAK 18, ASTELEHENA

Astelehena igerilariak beraien artean ezagutzeko eta ondo pasatzeko izan da. Astelehen goiza hoteleko igerilekuan pasa dugu lasai ederrean eta atsedena hartzen eta arratsaldean berriz hondartzara joan gara. Ederki pasa dute denek. Arratsaldeko 4retan aireporturako autobusa hartu dugu eta azkenean 19:30ak aldera iritsi gara Bilbora.

Esperientzia ederra izan du Haitzek, eta datorren urtean errepikatzeko asmoz etorri da. Berriro ere horrelako txapelketa batean egoteko bere esku dagoen guztia egingo duela badakigu, beraz, egurra!!

EMAITZAK / RESULTADOS

1 iruzkin:

  1. borja tioooo pake kuentas lo de la fiesta LO QUE EN PALMA SE HACE EN PALMA SE QUEDAAA!!

    ErantzunEzabatu

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here