LIGAKO 2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA LIGA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU
⚠ COVID19 PREBENTZIO ETA JARDUKETA PROTOKOLOA ⚠

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko azaroakren 22(a), asteartea

LIGAKO 2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA LIGA

23 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 11 ERREKOR eta ERRELEBOKO MARKA 1 LIGAKO 2. JARDUNALDIAN
  • Jone Vazquez-ek Neguko Infantilen Euskadiko Txapelketarako txartela lortu zuen 1500 L frogan (21'41''14)
  • Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosa Neguko Espainiako Txapelketetan izango dira


Pasa den larunbatean gue igerilari infantil, junior, promesa eta absolutuak Tolosan izan ziren ligako bigarren jardunaldian parte hartzen. 
Jardunaldi hontan ere lan txukuna egin zuten gure igerilariek guztira 23 marka pertsonal, erreleboko taldeko marka bat eta klubeko 11 errekor berri ezarriz. 

Jonek Euskadiko gutxinekoa lortu zuen 


Azpimarratzekoa izan zen Jone Vazquezek 1500 libre frogan lortutakoa. Jonek Eusakdiko Neguko Infantilen Txapelketan aritzeko gutxienekoa lortu zuen lehen aldiz egiten zuen froga hontan eta Naiararekin eta Iñigorekin batera taldeko hirugarren infantila izango da txapelketa hontan. Jonek, froga hontan marka pertsonala eta gutxienekoa lortzeaz gain (21'41''14), orain dela bi aste egindako 800 libreko marka 12 segundutan hobetu zuen pasean eta aurreko urtetik zuen 400 libreko marka ere 5 segundutan hobetu zuen pasean, teknikoki gero eta hobeto moldatzen dela eta froga luzeak gero eta hobeto menderatzen dituela erakutsiz.

Naiara Lizasok 200 libre eta 200 estiloak frogetako marka pertsonalak lortu zituen. Lehenengoan 2'45''08 eginez bere marka 6 segundutan hobetu zuen eta bigarrenean 3'04''01eginez 4 segundutan.Bigarren hontan gainera 50 tximeletako pasean froga hontako bere marka hobetzea lortu zuen. Oso txukun eta gogotsu ari da Naiara eta oraindik distantzia hauetara ohituta ez badago ere poliki poliki dominatuko dituela badakigu. Animo!!

Soto 50 bular frogan bikain aritu zen
Infantilekin jarraituz, Mikel Sotok, igeri egin zuen froga guztietan marka pertsonalak ezarri zituen: 50 bular frogan bere marka 5 segundutan hobetu zuen (40''66), 200 libre froga 31 segundutan hobetu zuen 2'39''17 eginez eta paseetan bere 100 eta 50 libreko markak hobetuz eta 200 estiloak frogan, marka pertsonala eginez (2'57''69), Euskadiko Neguko Infantilen txapelketarako behar zuen gutxienekotik segundu bakarrera geratu zen. Gutxieneko hau lortuko duelakoan gaude eta modu horretan gure 4 infantilak Euskadiko Neguko Txapelketan izatea espero dugu.

Taldeko azken infantilak, Iñigo Ibarburuk, 100 tximeletako marka pertsonala lortu zuen 1'03''99 eginez eta 200 libre frogan bere marka onena berdintzea lortu zuen. Bikain aritu zen bi frogetan, amaierak oso indartsu eginez (bere ezaugarria bilakatzen ari da). 100 tximeletan egindako markak konfidantza handia eman dio azaroaren 26an Gipuzkoako selekzioarekin izango duen txapelketan marka on bat lortu eta Euskadikoarekin Espainiako Lurraldeen arteko Txapelketarako sailkatzen saiatzeko. Gainera aste hontan Espainiako Neguko Txapelketarako gutxienekoak publikatu dira eta 100 tximeleta frogan lehiatzeko txartela baduela jakin dugu, beraz Iñigo Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan izango da berriro ere.

Juniorretan, Itsaso Tolosa, Mikel Arribillaga, Kevin Iglesias eta Garazi Alkortak, laurek marka pertsonalak lortu zituzten. Itsasok 200 libre frogan bere marka pertsonala 7 segundutan haustea lortu zuen 2'31''75 eginez.  4x100 libre erreleboan gainera, lehen postan bota zen eta 100 libreko marka pertsonala egin zuen baita ere, 1'09''65 eginez bere marka 3 segundutan hobetuz. 100 bizkar frogan ere aritu zen Itsaso eta marka berdintzea lortu zuen bikain igeri eginez. Oso albiste ona da hau, batez ere lehengo urtean marka hontara hurbiltzea zenbat kostatu zitzaion jakinda. Iñigorekin bezalaxe, aste hontan jakin ditugu Gazteen Neguko Txapelketako gutxienekoak eta Itsasok 200 Bizkar frogan gutxienekoa baduela jakin dugu, beraz Itsaso ere Neguko Espainiako Txapelketan izango da.

Mikel arribillagak 200 libre eta 200 estiloak frogetan marka pertsonalak lortu zituen. Lehenengoan 2'19''45 eginez bere marka 8 segundutan hobetu zuen eta bigarrenean 2'31''91 egin zuen. 200 estiloetako frogan gainera 50 tximeletan zuen marka hobetzea ere lortu zuen. Mikelek 100 bizkar froga ere egin zuen. Emaitza oso onak lortu zituen Mikelek, batez ere aste osoan eta txapleketan gerriko minez ibili dela jakinda.

Kevin Iglesiasek igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen. 1500 libren bere marka 40 segundutan hobetu zuen 20'20''19 eginez eta 200 libren 8 segunduko hobekuntza lortu zuen 2'23''19 eginez.

Azkenik, Garazi Alkortak ere igeri egindako guztia hobetu zuen. 100 tximeleta frogan segundu eta erdian hobetu zuen bere marka 1'20''84 eginez eta 200 libre frogan 4 segundutan 2'36''20 eginez.

Absolutuetan Oier Mitxelenak marka pertsonal lortu zuen 50 bular frogan 36''01 eginez eta bere marka segundu erdian hobetuz. Gainontzeko absolutuek ezin izan zituzten bere markak hobetu baina Haitz 100 tximeletan txukun ibili zen, Naroa eta Alazne 50 bular frogan bezelaxe. Esnali oraindik erritmoa falta zaiola ikusi ahal izan genuen eta Haitzek 200 tximeletan teknikoki aldaketak egin behar dituela ere bai.

Honetaz gain Itsasok, Garazik, Naiarak eta Naroak osatutako 4x100 libre erreleboak taldeko marka berri bat lortu zuen (4'46''16). Asier Lopez de Arregik ezin izan zuen lehiaketan egon gaixo egonagatik.


Lan bikaina beraz asteburu honetan ere gure igerilariek egindakoa. Animo Ekipo!! Segi Horrela!!

EMAITZAK / RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here