GABONETAKO SARI INTERNAZIONALA | TORNEO INTERNACIONAL DE NAVIDAD - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2011(e)ko abenduakren 30(a), ostirala

GABONETAKO SARI INTERNAZIONALA | TORNEO INTERNACIONAL DE NAVIDAD

10 MARKA PERTSONAL, 10 TALDEKO ERREKOR BERRI, 5 FINALISTA eta 3 ESPAINIAKO GUTXIENEKO Eguberrietako Nazioarteko Sariketan
  • Marka pertsonal guztiak taldeko errekor izan ziren
  • Itsaso Tolosak 100 Bizkar frogan Espainiako gutxienekoa lortu zuen.
  • Iñigo Ibarburuk 50 libre eta 100 tximeleta frogetan Espainiako gutxienekoak lortu zituen
  • Gure lau igerilarik 5 final jokatu zituzten.



Pasa den ostegunean, abenduaren 29an, taldeko Naroa Goikoetxea, Garazi Alkorta, Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Haitz eta Oier Mitxelena, Iñigo Ibarburu eta Asier Lopez de Arregi Eguberriko Nazioarteko Sariketan izan dira lehian.

Txapelketa Ordizian ospatu zen eta Euskal Herriko eta Nazioarteko igerilarien artean maila bikainean aritu ziren gure igerilariak.

Orokorrean, 10 marka pertsonal eta 10 taldeko errekor berri ezarri zituzten gure igerilariek. Horietako bik, Espainiako Txapelketetarako gutxieneko berriak lortu zituzten, Iñigo Ibarburuk 50 libre eta 100 tximeletan eta Itsaso Tolosak 100 bizkar frogan.

Kanporaketak

Goizeko kanporaketetan 100 tximeleta izan zen lehen froga. Froga hontan Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosa aritu ziren. Haitzek ezin izan zuen bere marka hobetu baina bai Iñigok eta Itsasok. Iñigok 1'01''37 denborarekin bere marka bi segundutan hobetzeaz gain Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen froga hontan, eta pasean ere marka pertsonala egin zuen gainera. Itsasok ere bere marka hobetzea lortu zuen 1'12''90 eginez eta pasean ere 50 metroko marka pertsonala hobetuz. Marka hauekin, hirurek arratsaldeko finaletan sei onenen artean aritzeko txartela lortu zuten.

Hurrengo frogan, 50 bizkar frogan, Mikel Esnal aritu zen eta honek ere marka pertsonala lortu zuen (29''50).

100 bular frogan Naroa Goikoetxea aritu zen, eta azken aldian dituen sorbaldako arazo batzuk medio ezin izan zuen onena eman. Hala ere beti bezain txukun eta gogotsu aritu zen. Aupa Naroa!!

50 libre frogan, Garazi Alkorta, Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu eta Asier Lopez de Arregi aritu ziren. Garazik marka pertsonala egin zuen (32''77), Mikel Esanek (25''09) eta Iñigo Ibarburuk bezelaxe (26''26). Iñigok froga hontan beste gutxieneko bat lortu zuen gainera, beraz jada bi frogatan lehiatuko da oraingoz Neguko Espainiako Infantilen Txapelketan. Egindako markarekin Mikel Esnal arratsalde finaletarako sailkatu zen.

50 tximeleta frogan Haitz Mitxelena eta Asier Lopez de Arregi aritu ziren. Haitzek bere marka berdindu zuen eta hobetu ez bazuen ere, 100 tximeletakoarekin batera, froga honetako finalean egoteko txartela ere lortu zuen. Asierrek ere bere marka berdintzea lortu zuen (29''97).

100 bizkar frogan Itsaso Tolosa aritu zen. Itsasok azken aldian egin ohi duen bezelaxe, gogotsu eta indartsu egin zuen igeri. Bere marka hobetzeaz gain, Espainiako Neguko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen froga hontan egindako 1'09''41 denborari esker. Oraingoz 100 eta 200 bizkar frogetan lehiatuko da.

Azken aurreko frogan, 50 bular frogan, Naroa Goikoetxea aritu zen. 100 metrotan bezela txukun aritu zen bere marka hobetzerik lortu ez bazuen ere.

Goizeko saioa 100 libre frogarekin amaitu genuen. Froga hontan Mikel Esnal aritu zen eta hontan ere marka pertsonala egin zuen, bikain igeri eginez eta 54''64 an kronoa geldituz.

Gauzak honela arratsalderako finaletarako sailkapen ugari izan genituen, benetan maila altua duen txapelketa hontan. Gure ikuspuntutik, oso garrantzitsuak dira sailkapen hauek, gure igerilariak oso gazteak direla badakigu eta.

Finalak

Arratsaldeko finaletan lau igerilari izan genituen: Iñigo Ibarburu, Haitz Mitxelena eta Itsaso Tolosa 100 tximeleta frogan, Haitz Mitxelena 50 tximeletakoan ere bai eta Mikel Esnal 50 libre frogan.


  • 100 tximeletan, Iñigok ezin izan zuen goizeko marka hobetu baina goizean bezain bikain egin zuen igeri. Haitzek goizekoa hobetzea lortu zuen. Azkenean Iñigo 5garren izan zen eta Haitz 6garren.
  • Froga berean Itsaso Tolosak buelta erdi bat eman zion goizekoari eta berriro ere marka pertsonala egin zuen kronoa 1'12''64 an geratuz eta azkenean 5garren sailkatuz.
  • Mikel Esnalek, goizekoa hobetu zuen baita ere, eta Itsasok bezela marka pertsonal berri bat ezarri zuen (24''93). Mikel seigarren izan zen.
  • Haitzek bigaren final bat izan zuen, 50 tximeletakoa. Azkenean 6garren izan zen.
Egun polita, uste baino igerilari internazional gutxiago izan baziren ere. Guretzat egun borobila, marka pertsonal guztiak taldeko errekor izan baitziren eta tartean hiru Espainiako gutxieneko lortu genituelako. Markez aparte, lau igerilari gazte maila altuko igerilarien artean sartzea lortu genuen gure "gaztetxoak" hartzen ari diren mailaren erakusgarri.

ZORIONAK EKIPO !!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here