ESPAINIAKO GAZTEEN NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA JOVENES DE INVIERNO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko otsailakren 27(a), astelehena

ESPAINIAKO GAZTEEN NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA JOVENES DE INVIERNO

ITSASO TOLOSAK BRONTZEA, OPEN ETA ABSOLUTURAKO GUTXIENEKOAK, 4 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 3 ERREKOR BERRI Espainiako Gazteen Neguko Txapelketan

  • Itsaso Tolosak brontzea eskuratu zuen 200 bizkar frogan
  • Haitz Mitxelenak marka hobetu zuen 200 tximeleta frogan


Asteburu bikaina izan dugu Pontevedran Espainiako Gazteen Neguko Txapelketan zehar. Itsaso Tolosa eta Haitz Mitxelena izan dira bertan lehiatzen, lehena 100 eta 200 bizkar frogetan eta bigarrena 200 tximeleta frogan. Emaitza paregabeak izan dituzte biek.

Haitz Mitxelena

Lehiatzen bera izan zen lehena. Ostiral goizean egindako frogan 2'18''39 egin zuen Haitzek bere marka segundu eta erdian hobetuz. Gainera aurreko albisteetan esan bezela teknikoki igerian hobeto egin zuen eta poliki poliki bere adinaren barruan postuak hobetuz doa.

Haitz, igeri egindako froga bakar hontan, 15garren sailkatu zen. Zorionak Haitz !!



Itsaso Tolosa

Asteburuko albistea bera izan da. 

Ostiral goizean Haitz-en ondoren 100 bizkar frogan lehiatu zen. Froga hontan haserako serieetan atera zen baina igeri egin zuen lehen froga hontan jada abisua eman zuen. 0 kaletik igeri eginez Itsasok 1'09''02 egin zuen bere marka 3 segundutan hobetuz. Marka honekin eta froga hontan Itsaso 7garren sailkatu zen.

Egindako marka eta postuarekin animatuta hurrengo goizean Itsasok 200 bizkar frogan egin zuen igeri, eta froga hontan eman zuen benetako danbatekoa. Kanporaketetan 2'26''83 egin zuen Itsasok bere marka 6 segundutan hobetuz eta 12garren postu orokorrarekin arratsalderako B finaletarako txartela lortuz. Kontuan izan behar da finaletarako ez dela adin tarteen arteko banaketarik egiten eta nesketan Itsaso gazteenatakoa zela. Bere adin tartean 4 sailkatu zen eta domina bere adineko beste neska batekin jokatuko zuen arratsaldeko finalean.

Gauzak honela eta oso animatuta, arratsaldeko finala iritsi zen. Itsasok garbi zuen nolako lasterketa egin nahi zuen eta irteera momentutik lasterketa maneiatu zuen. B finalean Itsasok goizeko denbora segundu batean hobetu zuen 2'25''95 eginez eta brontzea eskuratu zuen. 

Brontzea eskuratzeaz gain esan beharra dago Itsasok bigarren marka onena egin zuela eta 97koen artean bigarren izan zela, baina beste bi igerilariak A finalean zeudenez ez zuen urrea eta zilarragatik lehiatzerik izan. Bere adinean brontzea, bigarren marka onena eta 97, 96 eta 95 urteko neskak barneratzen dituen gazte mailan Espainiako 8garren izan zen sekulako txapelketa eginez.
Zorionak Itsaso !! Ondo merezia !!

Open eta Absoluturako gutxienekoak

200 bizkar frogan egindako markarekin Itsasok Udaberriko Espainiako Open Txapelketarako eta Absolutuen Espainiako Txapelketarako gutxienekoak lortu zituen. Open-a martxoaren amaieran izango da Malagan eta Espainia mailan egiten den txapelketa garrantzitsuena dela esan daiteke. 

Geratzen zaigun denbora hontan ahalik eta guztiena egingo dugu Itsaso forma onean iritsi dadin. Animo !!


Hurrengo astean

Hurrengo astean Iñigo Ibarbururen txanda izango da. Iñigo Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan izango da, Palman. Iñigo 50, 100 eta 200 libre, 200 bizkar eta 100 eta 200 tximeleta frogetan lehiatuko da.



3 iruzkin:

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here