ESPAINIAKO ABSOLUTUEN OPEN TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO OPEN - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko apirilakren 9(a), astelehena

ESPAINIAKO ABSOLUTUEN OPEN TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO OPEN

Pasa den martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean Itsaso Tolosa Malagan izan da, Espainiako Absolutuen Open Txapelketan parte hartzen.


Bertan, Itsaso absolutu mailan lehitu da, bera baino 5-10 urte zaharragoak diren igerilarien artean. Horretaz gain, estatu mailan egiten den txapelketarik garrantzitsuenean egon da, izan ere, txapelketa hau, junior mailan Europako Txapelketarako sailkatzeko baliogarria izan da eta absolutu mailan, Munduko Txapelketarako eta Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko txapelketa ere izan da. 

Malagan, igerilariak 13 bat olinpiar eta mundu mailako gutxieneko lortzen ikusi ditugu eta Mireia Belmonte, Claudia Dasca, Mercedes Peris, Aschwin Wildeboer, Rafa Muñoz, Duane da Rocha, Melquiades Alvarez, Konrad Czerniak eta abar bezelako mundu mailako punta puntako igerilarien artean egon gara. Alde horretatik benetan esperientzia interesgarria izan da.

Itsasoren frogari dagokionez, bera igandean lehiatu zen, 200 bizkar frogan. Ez genuen marka onik lortu baina ezin genuen hori eskatu. Izan ere, Itsasok forma momentua Pontevedrako Gazteen Espainiako Txapelketan izan zuen, orduan helburua zena, eta bertan brontzea lortzeaz gain Openerako sailkapena ere bertan lortu zuen. Pontevedratik Openerako txapelketarako geratzen ziren bost asteetan ezin genuen forma mantentzen saiatu beste gauzarik egin. Gainera, asteazkenetik Malagan izan gara eta igandera bitarteko egunetan lehiatu gabe egoteak ere ez digu asko lagundu. Hala ere, Itsaso bikain aritu da jarreran eta lanean, eta alde horretatik, chapeau!

Testuinguru hontan, bere frogan 2'29''82 egin zuen Itsasok, eta azkenean 26garren sailkatu zen. Emaitza nahi bezain ona izan ez bazen ere bertan ikusitako markek, Itsaso denborarekin maila handian ibili daitekeela erakutsi ziguten.

Orain, udarari begira entrenatzea da gure lana. Orain badakigu Udarako Txapelketa Absoluturako gutxienekoak badituela. Gainera bere kategoriakoa (junior mailakoa) eta absolutua bi asteetako tartearekin izango direnez biak plangintza aukera handiagoekin prestatzeko aukera izango dugu. Eta atzera kontua hasi da jada, jai egun batzuen ondoren, datorren astean Panticosan entrenatzen izango da bere taldekide guztiekin batera. 

Animo eta zorionak egindako lan guztiagatik !! Segi horrela !!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here