KZL 4. JARDUNALDIA | 4ª JORNADA LED - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko apirilakren 7(a), larunbata

KZL 4. JARDUNALDIA | 4ª JORNADA LED

Pasa den larunbatean, martxoaren 31ean gure taldeko haurrek ligako 4garren jardunaldia izan zuten, Hernanin.
Jardunaldi berezia izan zen guztientzat, txapelketako frogek exigentzia handixeagoa zutelako, baina hala ere parte zuten 31 gaztetxoek lan bikaina egin zuten, bakoitzak bere frogetan.


Txikienek, 2003an eta 2002an jaioek, 25 edo 50 tximeleta eta 6x25 bular errelebo mixtoa izan zituzten. 2003an jaioak 25 tximeletan aritu ziren eta baita 2002ko gehienak ere. Froga honetan Xabier Hernandez, Jon Millan, Unai G. Somovilla, Lander Azkarate, Iker Chavez, Alex Urbano eta Unai Lizartza aritu ziren mutiletan eta Aiora Casado, Leire Martin, Anne Izagirre, Ainhoa Martin, Maider Lizaso, Nora Qian Villamediana, Laura Benitez, Nagore Aloso eta Nerea Calvo nesketan.

Estilo bereko 50 metroko frogan Lander Sorozabal izan zen adin tarte hontako mutil bakarra. Nesketan berriz Irati Arzallus, Nerea Garcia eta Izadi Billaron izan ziren 50 metroetan lehiatu zirenak.

Orokorrean denak oso txukun aritu ziren, denborari baino gehiago estiloari berari arreta berezia jarriaz. Izan ere, ez da ahaztu behar haurren helburu nagusia estiloak, biraketak eta abar poliki poliki menperatzea dela eta alde horretatik oso pozik gaude gure gaztetxoenek egindako lanarekin. Zorionak guztioi!

Ohi bezela, txikienek saioa errelebo batekin amaitu zuten, 6x25 bular mistoa oraingoan, eta guk aurkeztutako bi taldeak bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Hernaniko txapelketan.

2001eko neska-mutilek eta 2000ko mutilek 100 estiloak eta 200 edo 400 libre frogak izan zituzten.
100 estiloak frogan Beñat Alkorta eta Jon Soto aritu ziren mutiletan. Biak txukun aritu ziren. Beñat 2000koen artean laugarren sailkatu zen (1'37''11) eta Jon bigarren izan zen 2001ekoen artean (1'37''18).

Nesketan, Hernaniko saioko bi azkarrenak gure taldeko Nora Irazusta (1'36''85, lehenengo postua) eta Leire Carcedo izan ziren (1'39''39, bigarren). Amaia Izagirre laugarren izan zen (1'42''02) eta Eneritz Buiza 11garren (1'59''14). Gure igerilari guztiak maila onean aritu ziren froga hontan.

200 libre frogan neska bakarra aritu zen adin tarte hontan: Eneritz Buiza. Eneritzek froga hontan 3'49''34 egin zuen bere marka 33 segundutan hobetzea lortu zuen.

Adin tarte hontako gainontzekoen bigarren froga 400 libre froga izan zen. Txikientzat 50 tximeleta frogak bezela, exigentzia handixeagoa zuen distantzia izan zen hau. Gainera, guztientzat, froga hontan lehiatzen ziren lehen aldia izan zen eta normala den bezela, batzuek ahal zutena baino gutxixeago egin zuten. Froga hontan esperientzia gehiago hartu ahala euren markak asko hobetuko dituztela badakigu, denbora kontua da. Lehen aldia izateko denak bikain aritu ziren.

400 libre frogan, mutiletan, Beñat Alkorta eta Jon Soto aritu ziren. Beñat 6'26''96 denborarekin seigarren izan zen eta Jon 7garren 6'57''28 eginez.
Nesketan, parte hartu zuten hiru neskak gure taldekoak izan ziren. Lehen postuan Nora Irazusta sailkatu zen 6'48''25 denborarekin. Bere atzetik Amaia Izagirre izan zen (7'10''12) eta hirugarren Leire Carcedo (7'13''84).

2000ko neskek eta 1999ko mutilak ere txukun aritu ziren. Mutiletan Unai Irigoras eta Iñaki Etxebeste 50 tximeleta eta 400 libre frogan aritu ziren. Aurrekoentzat bezela, hauentzat ere 400 libre izan zen jardunaldiko froga garrantzitsuena eta ederki aritu ziren biak. Iñaki bosgarren izan zen 6'14''44 eginez eta Unai seigarren 6'54''93 denbora eginez. Bientzat ere froga hau burutzen zuten lehen aldia izan zen.

Nesketan, Janire Berasarte, Ainara Garcia eta Maialen Casado aritu ziren adin tarte hontan. Hirurek 200 estiloak eta 400 libre frogetan egin zuten lehia.
200 estiloak frogan Ainara bigarren sailkatu zen, 3'08''86 markarekin bere denbora 20 segundutan hobetuz. Bere atzetik Janire izan zuen hirugarren postuan. Janirek 3'16''40 egin zuen eta bere marka 30 segundutan hobetu zuen. Maialen, betaurrekoekin arazoa izan ondoren, deskalifikatua izan zen, baina hala ere, igerian oso txukun egin zuela esan behar dugu.

Hiru neska hauek 400 libre frogan ere aritu ziren. Froga hontan azkarrena Maialen izan zen, 6'07''40rekin bigarren postuan sailkatuz. Janire hirugarren izan zen 6'22''21 denborarekin eta Ainara laugarren 6'25''49 markarekin.

Saioa amaitzeko, 4x50 estiloak erreleboa izan zuten 2001, 2000 eta 1999koek. Mutiletan taldea laugarren sailkatu zen. Nesketan, bi talde atera genituen baina bat deskalifikatua izan zen. Besteak (Irati Arzallus, Leire Carcedo, Janire Berasarte, Amaia Izagirre) lehen postua lortu zuen.

Haseran esan bezela, txapelketa berezia izan zen hau, frogek exigentzia handixeagoa zutelako. Gainera azken urteko alebinen kasuan, garrantzitsua izan da 400 libre eta 200 estiloak frogetan parte hartzea, froga hauek burutzeko gaitasuna izateak euren garapen egokiaren berri ematen digulako.

Beraz, emaitzak baino gehiago, gure haurren entrenamendu maila eta garapen egoera baloratzeko izan da jardunaldi hau, eta ondorio postiboak atera ditugu. Animo eta Segi horrela !!

EMAITZAK / RESULTADOS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here