PANTICOSARA IRTEERA | SALIDA A PANTICOSA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko apirilakren 17(a), asteartea

PANTICOSARA IRTEERA | SALIDA A PANTICOSA

Pasa den astean, apirilaren 10etik 14ra bitartean taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Panticosan izan dira.
Bertan adin tarte hauetako igerilari guztiak izan dira eta bertan egindako jarduera nagusiak entrenamendua eta elkarbizitza izan dira. Oso ondo pasa dute guztiek.


Entrenamenduari dagokionez, asteazkenetik larunbatera bitartean igerilariek 7 entrenamendu saio egin dituzte, goiz eta arratsalde entrenatuz, eta larunbat arratsaldean "XX Ciudad de Huesca" Sariarekin eman genion amaiera stage honi. 
Egindako lanarekin oso gutura gaude, izan ere udarako denboraldia prestatzeko beharrezkoa dugun oinarrizko lana egiteko oso baliogarria izan da, eta egia esan gure igerilariek aurreko urtean baino errazago eta gusturago entrenatu dute 1100 metrora dagoen Panticosa-ko igerilekuan. Horretaz gain, entrenamenduetatik errekuperatzeko hemen ez ditugun gauza batzuetaz ere gozatu dute gure igerilariek, hala nola jacuzzia, sauna eta bainu turkiarra, eta horrek entrenatzeko aukerak handitu dizkigu.

Orokorrean egin duten lana honakoa izan da: goizetan korri eginez, bizikletan, arraunean edo makina eliptikoan hasi dituzte saioak, gero indar ariketa orokor batzuk egin eta uretan lan aerobikoa abiadurarekin uztartu dute. Arratsaldeetan berriz, uretan izan dira saioak, normalean goizean baino luzeagoak eta lan aerobikoa oinarri zutela.

Elkarbizitza berriz, Pueyo de Jaca-ko albergean egin dugu. Taldekide guztiak oso gustura egon dira eta elkarrekin egon dira jarduera desberdinetan parte hartzen. Aurten eguraldia ez dugu lagun izan eta izan ditugu aurreko urtean kanpoko zelaian eginiko jolas asko egin. Hotza ere aurreko urtean baino askoz nabariagoa izan da eta ostiralean elurra erortzen ere ikusi genuen. Egoera hori izanik, tarte libreak elkarrekin egoten, pelikulak ikusten edo Panticosako herritik paseoan eman ditugu.

Oso gustura beraz, Panticosan eta Pueyo de Jacan eginiko egonaldiarekin, taldekideek lan handia egin dute entrenamenduari dagokionez eta beraien arteko erlazioak sendotu eta elkar hobeto ezagutzeko aukera ere izan dute.

Hurrengo urtean berriro ere errepikatzeko modukoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here