XX HUESCA HIRIA SARIA | XX TROFEO CIUDAD DE HUESCA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko apirilakren 17(a), asteartea

XX HUESCA HIRIA SARIA | XX TROFEO CIUDAD DE HUESCA

2 URRE, ZILAR BAT, 2 BRONTZE, MUTILEN ERRELEBOAN BRONTZEA, ERRELEBOKO TALDE ERREKOR BERRI BAT, 2 TALDEKO ERREKOR BERRI eta 6 MARKA PERTSONAL BERRI "XX Huesca Hiria" Sarian
  • Itsaso Tolosak urrea lortu zuen bizkar estiloan eta Iñigo Ibarburuk ere urrea tximeleta estiloan, Mikel Esnalek zilarra estilo librean eta Haitz Mitxelenak eta Naroa Goikoetxeak brontzea, lehenak tximeleta estiloan eta bigarrenak bular estiloan. 
  • Mutilen 4x100 libre erreleboak brontzea eta taldeko marka berria lortu zituen.
Apirilaren 14ean, Panticosa-ko irteerari amaiera emateko gure igerilariak Huescan izan ziren, "XX Huesca Hiria" sarian parte hartzen. Asteazken goizetik larunbat goizera 7 entrenamendu egin ostean irteerari amaiera emateko jarduera gisa aukeratu genuen sari hau. 


Bertan gure igerilariak oso txukun aritu ziren. Panticosan egindako entrenamendu handiaren ondorioz gorputzean neke handia bazuten ere, marka txukunak egin zituzten eta batzuek euren markak hobetzea lortu zuten, 50 metroko frogetan batez ere.

Sari honetan, bakoitzak estilo batean bi froga egin behar zituen, bata 100 metrotan eta bestea 50 metrotan, eta bi denboren baturak ematen zuen saria.

Modu horretan Itsaso Tolosak eta Iñigo Ibarburuk urrea lortu zuten, lehenak bizkar estiloan eta bigarrenak tximeleta estiloan. Iñigok, 50 tximeleta frogan marka pertsonala eta taldeko errekor berri bat lortu zituen gainera, froga hontan 27''32 eginez.

Mikel Esnalek estilo librean zilarra lortu zuen eta markak hobetzea lortu ez bazuen ere oso gertu ibili zen.

Haitz Mitxelenak, Iñigok bezela, 50 tximeleta frogan marka pertsonala egin zuen (27''51) eta egindako bi frogen emaitzek brontzea eman zioten estilo hontan.

Domina lortu zuen bosgarren taldekidea Naroa Goikoetxea izan zen, honek ere brontzea, baina oraingoan bular estiloan.

Dominez gain, Jone Vazquezek 50 libreko marka pertsonala egin zuen (34''15), Naiara Lizasok 100 librekoa (1'08''81) eta Mikel Sotok igeri egindako bi frogetan lortu zituen marka pertsonalak, 100 bular frogan 1'25''16 eta 50 bular frogan 40''10 eginez.

Honetaz gain, 4x100 libre errelebo bana ere izan genuen, bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. Gizonezkoen erreleboak (Haitz, Asier Lopez de Arregi, Iñigo eta Mikel Esnal) brontzea lortu zuen eta horretaz gain taldeko errekor berri bat ezarri zuen 3'48''55 eginez.

Nesken erreleboa 11garren sailkatu zen.

Panticosan egindako irteerari amiera ezin hobea eman zioten beraz gure igerilariek. Asteburu honetan Anoetan izango dira, Manolo Garcia Sarian parte hartzen.

ANIMO EKIPO !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here