ALEBINEN GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, IGERILARI OSOA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko maiatzakren 15(a), asteartea

ALEBINEN GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, IGERILARI OSOA

NAHIA JIE VILLAMEDIANA GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELDUN

Pasa den larunbatean, gure taldeko 2001eko neska-mutilak eta 2000 mutilak Azpeitian izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. 



Txapelketa honek "Igerilari osoa" izaera du, bertan haurrek lau estiloetan parte hartzen dutelako, 50 tximeleta eta 100 bizkar goizean eta 100 bular eta 100 libre arratsaldean. Igerilari guztiek froga guztiak egin zituzten eta lau denboren baturak ematen zuen sailkapen orokorra. 

Gauzak horrela, gure igerilari guztiak oso txukun aritu ziren, euren marka guztiak asko hobetuz. Nesken sailkapen orokorrean, Nahia Jie Villamediana txapeldun izan zen nagusitasun osoz. Mutiletan, 2001ekoen artean Jon Soto 12garren izan zen eta 2000ko mutilen artean Beñat Alkorta 20garren.

Orokorrean, taldeko 10 igerilari izan ziren txapelketa honetan parte hartzen: Nahia Jie Villamediana (Txapeldun), Leire Carcedo (12garren), Nora Irazusta (22garren), Amaia Izagirre (33garren), Eneritz Buiza (58garren) eta Erika Rodriguez (sailkapen gabe, libre estiloan deskalifikatua izan zelako) nesketan eta Jon Soto (12garren), Ibon Etxarri (22garren), Argoitz Tardio (27garren) eta Beñat Alkorta (20garren) mutiletan.

Txapelketaz gain, haur guztiak egun osoan izan ziren Azpeitian, elkarrekin bazkaltzen. Giro bikaina izan genuen taldekide guztien artean eta egun neketsua baina polita igaro zuten denek. 

Adin tarte hontako haurrek azken txapelketa XXIII. Lasarteko Saria izango dute, ekainaren 9an.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here