KZL 5. JARDUNALDIA | 5ª JORNADA LED - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko maiatzakren 3(a), osteguna

KZL 5. JARDUNALDIA | 5ª JORNADA LED

Pasa den larunbatean, apirilaren 28an, taldeko benjamin eta alebinak Tolosan izan ziren, ligako 5garren jardunaldian parte hartzen. Jardunaldian zehar, erreleboez gain, igerilari guztiek estiloetako frogak izan zituzten, adinaren arabera distantzia desberdinetan. Guztira 38 taldekide izan ziren lehian.



Orokorrean oso txukun ibili ziren gure igerilari gazteak, lau estiloak txukun igeri eginez eta horrelako frogetan garrantzitsua den biraketen arautegia ondo betez.

Benjaminak

Benjaminek 100 estiloak froga izan zuten eta euren erreleboa mixtoa ere 6x25 estiloak izan zen. Gazteenak izanik, garrantzitsuena lau estiloak eta biraketen arautegia ondo menperatzea da eta arlo horretan arazorik gabe ibili ziren gure gaztetxoenak.

2003an jaiotakoen artean Leire Martin izan zen azkarrena nesketan 1'49''50 eginez eta bere adinekoen artean lehenengo postuan sailkatuz. Mutiletan berriz, taldeko lehena Jon Millan izan zen 2'03''20 markarekin bere taldekoen artean bigarren sailkatuz.

2002an jaiotakoen artean nesketan Irati Arzallus izan zen azkarrena, 1'40''81 denborarekin lehen postua lortuz. Mutiletan, Lander Sorozabal-ek bigarren postua lortu zuen 1'47''88 denborarekin.

Benjaminen 6x25 estiloak errelebo mixtoan hiru talde atera genituen. Oso txukun eta oso gustura aritu ziren gure igerilariak froga hontan.

Alebinak

2001ean jaiotako neska mutilek eta 2000 mutilek 200 estiloak froga izan zuten. 

Nesketan, lehen lau postuetan taldeko neskak izan genituen. Nahia Jie Villamediana izan zen lehena 3'00''90 markarekin.  Leire Carcedo bigarren izan zen, Nora Irazusta hirugarren eta Amaia Izagirre laugarren. Hauetaz gain, Erika Rodriguez seigarren postuan izan zen.

Mutiletan, Jon soto izan zen taldeko azkarrena 2001ekoen artean. Jon-ek bere adineko hirugarren postua lortu zuen, eta adin tarte hontan ere Ibon Etxarri laugarren izan zen. 2000ko mutilen artean Beñat Alkorta izan zen azkarrena, bere adinean seigarren postua lortuz. 

Azken urteko alebinek, hau da, 2000an jaiotako neskek eta 1999ko mutilek 400 estiloak froga izan zuten. Nesketan Janire Berasarte bigarren postuan sailkatu zen (7'00''80) eta bere atzetik izan zuen Maialen Casado hirugarren postuan (7'12''75).

99ko mutiletan Iñaki Etxebeste izan zen azkarrena 7'12''38 eginez eta marka horrekin 7garren postua eskuratuz.

Alebinek saioa amaitzeko 4x50 bular erreleboa izan zuten, bai mutiletan eta baita nesketan ere. Mutiletan, ateratako errelebo bakarrak laugarren postua eskuratu zuen. Talde hau Jon Sotok, Beñat Alkortak, Unai Irigoras-ek eta Iñaki Etxebestek osatu zuten.

Nesketan aldiz bi errelebo atera genituen eta biak lehen postuetan sailkatu ziren. Ainara Garciak, Janitre Berasartek, Maialen Casadok eta Nahia Jie Villamedianak osatutakoak lehen postua lortu zuen. Leire Carcedok, Amaia Izagirrek, Nora Irazustak eta Erika Rodriguezek osatutakoak berriz, bigarrena.

Ligari amaiera emateko saio txukuna osatu zuten gure igerilariek. Jada denboraldi amaieran sartuta gaude eta adin bakoitzarentzat genituen helburuak ondo beteta iritsi gara. Orain alebinek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte maiatzaren 12 eta 13an. Benjaminek aldiz, Lasarteko Sarian euren azken erakustaldia egiteko aukera iango dute.

Aupa Ekipo !!!  UA, UA !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here