LASARTEKO XXIII SARIA | XXIII TROFEO LASARTE - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko ekainakren 13(a), asteazkena

LASARTEKO XXIII SARIA | XXIII TROFEO LASARTE

Pasa den larunbatean, ekainaren 9an, Lasarteko XXIII Saria ospatu genuen Lasarteko igerilekuan. Bertan, Hernani KE, Ordizia KE, Zarautz Balea IT eta Buruntzaldea IKT izan ginen parte hartzen.


Gure taldearen festa den Sari hontan, taldeko igerilari gehienak izan genituen lehian eta denak oso txukun aritu ziren. Horretaz gain, urtero bezela aukera paregabea izan zen adin guztietako igerilariak elkarrekin egoteko, bata bestea animatzeko eta txikienentzat, euren irudi diren nagusiak igerian ikusteko.

Benjaminek eta alebinek 50 metroko probetan hartu zuten parte eta infantiletatik gorakoek 100 metroko probetan. Igerilari bakoitzak estilo bateko proban egin zuen igeri. Orokorrean, denak oso txukun aritu ziren eta horren erakusle dira guztien artean lortutako domina uzta handia. Izan ere, gure igerilarietako bat bera ere ez zen dominarik gabe geratu.

Horretaz gain taldeko zenbait errekor berri ezartzea ere lortu zuten gure haurrek: Xabier Hernandez-ek 9 urteko 50 bizkar frogan ezarri zuen 48''72 eginez. Iñigo Ibarburuk 15 urtekoen 100 tximeletakoa ezarri zuen 1'00''23 eginez eta froga berean Haitz Mitxelenak errekor absolutua berritu zuen, froga hontan minututik jaisten den lehen taldekidea izatea lortuz eta 59''66-ko marka ezarriz. 
Nesketan, Leire Martin-ek 9 urteko 50 bizkar frogako errekor berria ezarri zuen 46''56 markarekin. Froga berean baina 11 urtekoetan, Nahia Jie Villamedianak 36''50-eko denbora ezarri zuen eta 12 urteko 50 bular frogan, Ainara Garciak 38''94-ean utzi zuen taldeko errekorra.

Froga indibidualez gain taldeko 8x50 libre erreleboak ere izan genituen, bata banjamin eta alebinena eta bestea infantiletatik aurrerakoena. Bietan gure igerilariak nagusi izan ziren eta gure haurrek benetan gozatu zuten.

Froga ofizialez gain, urtero bezela, igeriketa eskolako haurrek 25 libreko erakustaldia egin zuten, urtean zehar ikusitakoa euren senide eta lagunei erakusteko. Normala den bezela urduri zeuden arren, txalo zaparrada handia jaso zuten igeri egin zuten 14 prebenjaminek.

Sariaren sailkapen orokorrean Buruntzaldea IKT izan zen nagusi 338 punturekin. Bigarren postuan Ordizia KE izan zen 186 punturekin eta hirugarrena Zarautz Balea IT 140 punturekin. Hernani KE laugarren izan zen 124 punturekin.


Igerian egin ondoren, 90 bat lagunek urte amaierako taldeko bazkaria izan genuen Goiegi Jatetxean. Bertan bapo jan eta elkarrekin egoteko aukera izan genuen giro ederrean. 

Egun  polita beraz, bai haurrentzat eta baita osatzen dugun igerilari, guraso, arduradun eta entrenatzaileentzat ere.

Gure Sariarekin txikienek txapelketa garaia amaitu dute jada eta hilaren 22an ondo merezitako oporrak hartuko dituzte. Infantiletaik aurrerakoek aldiz, entrenatzen jarraitu beharko dute Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak ondo prestatzeko. Talde honek hurrengo hitzordua larunbat hontan izango du, Paco Yoldin ospatuko den Harri Garmendia Sarian.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here