BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2012/07/23

INFANTILEN UDAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO

TXAPELKETA BIKAINA IÑIGO IBARBURUK, 6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 6 ERREKOR BERRI LORTUZ

Uztailaren 18tik 22ra bitartean Bartzelonan izan gara Infantilen Udako Espainiako Txapelketan parte hartzen. Bertan Iñigo Ibarburu izan da lehian. Iñigo 5 frogatan aritu da eta guztietan marka pertsonalak lortu ditu. Finaletan sartzerik lortu ez bdau ere postu onak lortu ditu Iñigok eta bere igerilari ibilbidean aurrera doala garbi utzi du.


Lehen eguneko frogan, 50 libren Iñigok 26''03 egin zuen bere adinekoen artean 9garren amaituz. Hasera ona eman zion txapelketari. Hurrengo egunean, 200 libre frogan marka bikaina egin zuen, 2'02''75, bere aurreko marka 5 segundutan hobetuz. Froga hontan 16garren amaitu zuen.

Hirugarren egunean beldur gehien ematen zion frogan aritu zen, 200 tximeletan. Izan ere froga hau igerileku luzean sekula egin gabe zegoen eta ez geneukan inongo erreferentziarik. Azkenean, taktikoki froga oso ondo atera ez bazen ere emaitza ona lortu zuen 2'24''38 eginez eta igerileku luzeko gutxienekoa bi segundutan hobetuz.

Larunbat eta igandean bere gustuko bi frogatan aritu zen. Larunbatean 100 libren lehiatu zen eta berriro ere bikain ibili zen bere aurreko marka segundu batean hobetuz eta 55''98 eginez eta 12garren sailkatuz.
Igandean, gustukoen duen 100 tximeletan, amaiera bikaina eman zion txapelketari. Bost eguneko etengabeko lehiaren ondoren sekulako froga egin zuen benetan indartsu eta gogotsu igeri eginez eta bere aurreko marka bi segundutan hobetuz. Iñigok 1'00''96 egin zuen froga hontan eta bere adinekoen artean 14garren izan zen. Froga hontan finalean sartu zitekeela uste genuen baina azkenean ez zen posible izan.

Sekulako txapelketa beraz Iñigok egindakoa. Urtea bere marka guztiak hobetuz bukatu du eta marka onak lortuz gainera. Orain ondo merezitako oporraldia eta irailean berriro ere...latigo!!
ZORIONAK TXEROKI!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS