BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2012/07/23

JUNIORREN UDAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA || CTO DE ESPAÑA JUNIOR DE VERANO

Pasa den uztailaren 13tik 15era bitartean Itsaso Tolosa Sevillan izan da Udako Espainiako Juniorren Txapelketan parte hartzen. 


Lehen froga ostiralean izan zuen, 100 bizkar froga. Froga hontan nahiko txukun aritu zen Itsaso 1'09''28rekin bere aurreko marka berdinduz. 

Bigarren egunean berriz, 200 bizkar frogan, urduritasun handia izan zuen, bainujantziarekin zalantza asko eta neguan domina irabazi izanaren pisua ere bai. Guzti horrek frogan zehar erabat galduta ibiltzea sortarazi zion eta ezin izan zuen gustura igeri egin, ez eta emaitza on bat lortzerik izan ere.

Gauzak honela, emaitza honik lortu ez bazuen ere esperientzia ekarri zuen Itsasok  Sevillatik. Gauza guztietatik ikasi behar da, ANIMO KRAK!!

Ostiral hontan, Itsasok 200 bizkar frogan lehiatuko da berriro ere, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketan oraingoan. Txapelketa Terrassan izango da.

ANIMO ITSASO!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS