BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2012/08/06

TXINGUDIKO BADIA ETA PAS IBAIAREN IGOERA | BAHIA DE TXINGUDI Y ASCENSO AL RIO PAS

TXINGUDIKO BADIA

Gure igerilari masterrek itsas zeharkaldietan parte hartzen jarraitzen dute. Aurreko larunbatean taldeko Jose Luis Sevillano, Juanvi Martin eta Imanol Guerra Txingudiko Badiako itsas zeharkaldian izan ziren, Hondarribian. 


Hirurak ohi bezain gustura eta beti bezala igeriketarekin gozatuz ibili ziren. Imanolek sekula zeharkaldirik egin gabe zegoen baina hau jada hirugarrena du, gustua hartu diola dirudi (aupa hi!! Segi horrela!!).

Master kategorian Juanvi 5garren sailkatu zen 42 minutu eta 8 segunduko denborarekin eta Jose Luis 18garren 50 minutu eta 9 segunduko markarekin. Senior mailan., Imanol 37garren postuan sartu zen distantzia osatzeko  49 minutu eta 49 segundu behar izan zituelarik..

PAS IBAIAREN IGOERA

Larunbateko zeharkaldiarekin nahikoa ez eta Juanvi Martin igandea Kantabrian izan zen 5000 metroko luzera duen Pas Ibaiaren Igoeran parte hartzen. Berak esan digunaren arabera, "igoera gogorra baina oso polita". 

Antolatazaileek nahasketaren bat izan zuten arren, azkenean Juanvi laugarren izan zen distantzia Ordu bat eta 44 segundutan burutuz. Benetan forman dago Juanvi!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS