ABSOLUTUEN ESPAINIAKO LV. NEGUKO TXAPELKETA | LV CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE INVIERNO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2012(e)ko abenduakren 3(a), astelehena

ABSOLUTUEN ESPAINIAKO LV. NEGUKO TXAPELKETA | LV CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE INVIERNO

Haitz Mitxelena txukun 200 tximeletan eta Itsaso Tolosak marka pertsonala eta taldeko errekor berria 200 bizkar frogan (2'24''27)

Pasa den asteburuan, azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean, Absolutuen Espainiako LV. Neguko Txapelketa ospatu da Palma de Mallorca-n. Bertan Haitz Mitxelena eta Itsaso Tolosa aritu dira lehian eta biek ere emaitza positiboak lortu dituzte.

Biek larunbateko saioetan egin zuten igeri, 200 tximeleta frogan Haitzek eta 200 bizkar frogan Itsasok.



Lehiatzen lehena Haitz izan zen, larunbateko goizeko saioan. Oraingoan ere bigarren zatia amaitzea kostatu bazitzaion ere, duela bi aste Santurtzin baino hobeto ibili zen. Azkenean, 2'16"52 egin zuen Santurtziko 2'18"a hobetuz. Horixe zen espero genuena, beraz, gustura.

Itsasok aldiz arratsaldeko sioan egin zuen igeri. Urduri atera bazen ere, emaitza ona lortu zuen 200 bizkar frogan. Aurreko denboraldian igerileku laburrean egindako 2'25"43a 2'24"27an utzi zuen, marka pertsonala eta taldeko errekor berri bat ezarriz. Bere frogan gehiago eman bazezakeen ere (azken partziala izan zen azkarrena) gustura atera ginen denboraldiko momentu hontan bere marka hobetzen ikusi genuelako.

Zorionak bioi!!

Talde osoarentzat hurrengo txanda Gipuzkoako Kluben Kopa izango da. Txapelketa polita eta motibagarria! Ea aurtengoan podiumik lortzen dugun!!

P.D.: Haitzek eta Itsasok egindako frogen bideoak ahal bezain laster igoko ditugu youtube-ra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here