BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2012/12/27

HERNANIKO XVI. SARIA | XVI TROFEO HERNANI


MUTILAK TXAPELDUN eta NESKAK TXAPELDUNORDE 
  • 7 URRE eta 5 ZILAR, 15 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI


Pasa den larunbatean, taldeko infantil , junior eta absolutuak Hernanin izan ziren, Hernaniko XVI Sarian parte hartzen.

Proba hontan infantilek estilo bateko 50 metroko froga batean hartu behar zuten parte eta junior eta absolutuek 100 metroko batean. Horretaz gain denek 100 estiloak frogan hartu zuten parte.

Aurreko asteburu osoa Azpeitian Gipuzkoako Kluben Kopan lan bikaina eta benetan gogorra egin ondoren (emango dizuegu honen berri), oraindik nekatuta bazeuden ere, gure igerilariak oso txukun aritu ziren domina ugari lortuz. Mutilek gainera Hernaniko XVI Sariko Txapeldun izatea lortu zuten. Neskak berriz Txapeldunorde izan ziren.



Dominak


Froga indibidualetan gure igerilariek domina ugari lortu zituzten:
  • Urreak: Iñigo Ibarburuk 50 tximeletan eta 100 estiloak-en, Haitz Mitxelenak 100 tximeletan, Ainara Garciak 50 bular-en, Mikel Esnalek 100 libre eta 100 estiloak-en eta Itsaso Tolosak 100 libre frogan.
  • Zilarrak: Mikel Sotok 50 bular-en, Kevin Iglesias-ek 100 bular-en, Naiara Lizasok 50 libren eta 100 estiloetan eta Haitz Mitxelenak 100 estiloetan.
Hernani Saria

Sariko sailkapen orokorra 4x50 libre erreleboetan jokatzen zen sari hontan eta bai nesketan eta baita mutiletan ere gure igerilariek emaitza onak lortu zituzten. 

Itsaso Tolosak, Naiara Lizasok, Garazi Alkortak eta Janire Berasartek osatutako nesken erreleboa bigarren sailkatu zen Sariko txapeldunorde titulua irabaziz.

Mutilen erreleboa aldiz nagusitasun osoz txapeldun izan zen. Errelebo hau Iñigo Ibarburuk, Mikel Esnalek, Haitz Mitxelenak eta Mikel Sotok osatu zuen.

Markak eta Errekorrak

Lortutako sariez gain, gure igerilariek zenbait marka pertsonal eta taldeko errekor berri ezarri zituzten sari hontan zehar. Guztira 15 izan ziren lortutako marka pertsonalak horietatik esanguratsuenak taldeko errekor berriak izan ziren Mikel Sotoren 50 bularreko 37''30a eta Naiara Lizasoren 100 estiloetako 1'19''15a izan zirelarik.

Gabonetako Nazioarteko Saria

Larunbat hontan taldeko infantil, junior eta absolutuetako batzuk gabonetako Nazioarteko Sarian izango dira. Kanporaketak goizean izango dira eta gure igerilariek hauek pasatzen badituzte arratsaldeko finaletan izango dira. Finalak ETB1 telebista kate bidez ikusi ahal izango dira. Txapelketa Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izango da.


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS