BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2012/12/27

VII SAN ESTEBAN SARIA | VII TROFEO SAN ESTEBAN

TALDE GIRO BIKAINA eta HAURRAK OSO TXUKUN VII. SAN ESTEBAN SARIAN

Pasa den larunbat arratsaldean taldeko benjamin eta alebinak Oiartzunen izan ziren San Esteban Sarian parte hartzen.


Bertan taldeko 40 neska mutiko aritu ziren, bakoitza estilo bateko froga batean parte hartuz. Benjaminek 50 metroko frogak izan zituzten eta alebinek berriz 100 metrokoak.

Orokorrean, giro bikaina izan zuten gure haurrek eta denak oso pozik atera ziren euren domina, garaikur eta opariekin.

Dominak

Igeri txukun egiteaz gain, gure igerilarietako batzuk podiumean egotea lortu zuten. Hauek izan ziren lehen hiru postuetan egotea lortu zuten igerilariak:

  • Urrea eta kopa: Nahia Jie Villamediana 100 bizkar frogan, Leire Martin 50 bular frogan, Jon Soto eta Leire Carcedo 100 bular frogan eta Irati Arzallus 100 libren. 

  • Zilarrezko dominak: Unai G. Somovilla 50 tximeletan, Ainhoa MArtin 50 bizkar frogan, Nora Qian Villamediana 50 libren eta Jon Ibargoyen 100 libren.

  • Brontzezko domina: Jon Millan eta Joane Arzallus 50 bular frogan, Eneko Elizasu eta Anne Izagirre 50 libren eta Lander Sorozabal 100 libren.


Podiumean egon ziren haur hauez gain, gainontzeko guztiek ere euren brontzezko domina jaso zuten, ikasitakoa eta egindako esfortzu bikaina sarituz. 

Marka aipagarriak

Sari hontan berriro ere haur guztiak euren markak hobetzen ikusi genituen. Honek ez du aparteko baliorik baina beti ere pozgarria da haurrak euren ikaskuntzan aurrera egiten dutela ikustea.
Egindako froga guztien artean, igerilari batzuen markak aipatzekoak dira, izan ere gure txikitxoek ere adineko taldeko zenbait errekor berri egitea lortu zuten.

Mutiletan, Jon Ibargoyenek 10 urteko 100 libreko marka 1'10''72an utzi zuen aurrekoa 2 segundutan hobetuz. Unai G. Somovillak 9 urteko 50 tximeletakoa 49''46an utzi zuen eta Jon Sotok bi errekor berri ezarri zituen froga bakarrean. Alde batetik 100 bularreko 11 urteko errekor berria 1'37''72an jarri zuen eta froga bereko 50 metroko pasean, 50 bularreko marka hobetzea ere lortu zuen, 47''29an utziz.

Nesketan, Irati Arzallus-ek 100 libreko 10 urteko errekorra 1'23''07an utzi zuen. Nahia Jie Villamedianak 100 bizkarrekoa 1'20''50-era jaitsi zuen, Leire Martinek 9 urteko 50 bular-ekoa 51''34 jaitsi zuen eta Joane Arzallus-ek froga bereko 8 urtekoa 59''50-ean utzi zuen.




0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS