BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/01/07

EGUBERRIETAKO XXX NAZIOARTEKO SARIA | XXX TORNEO INTERNACIONAL DE NAVIDAD

LAU FINALISTA BOST FINALETAN, 10 TALDEKO ERREKOR BERRI eta 13 MARKA PERTSONAL Eguberrietako XXX Nazioarteko Sarian

  • Iñigo Ibarburuk Espainiako Txapelketetarako gutxienekoak lortu zituen 100 tximeletan, 50 libren eta 100 libren


Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren, Eguberrietako XXX Nazioarteko Txapelketan parte hartzen. 



Txapelketa berezia izan zen hau, batez ere lehen urteko infantilentzat. Izan ere, txapelketa hontan maila internazionala duten igerilariak aritzen dira eta aurtengoan punta puntako igrilariak aritu dira lehian, tartean Melani Costa ( 400 libreko munduko txapeldun berria) edota Aschwin Wildeboer, Claudia Dasca, Anja Carman, Emil Tahirovic, Marina Gonzalez eta Conchi Badillo igerilari internazional eta olinpikoak. Horretaz gain, lehenengo urteko infantilentzat igerileku luzean lehiatzeko lehen aukera izan zen.

Txapelketa hau kanporaketa eta finalez osatzen da. Goizeko kanporaketa serietan taldeko 10 kide aritu ziren arratsalderako sailkapena lortu asmoz. Azkenean, arratsalderako txartela lauk lortu zuten: Iñigo Ibarburuk 100 tximeletan, Itsaso Tolosak 50 eta 100 bizkar frogetan, Mikel Esnalek 50 libren eta Haitz Mitxelenak 50 tximeletan. Txapelketaren maila kontuan izanda meritu handikoak izan ziren sailkapen hauek.

Markak eta Errekorrak

Txapèlketa hontan zehar 13 marka pertsonal eta taldeko 10 errekor berri lortu zituzten gure igerilariek.
Esanguratsuenak honakoak izan ziren: Mikel Esnalen 100 libreko marka pertsonala eta errekor absolutua 55''64an utzi zuen. Itsaso Tolosak gauza bera egin zuen 50 bizkar frogakoan, marka berria 32''48an utziz eta Haitz Mitxelenak 50 tximeletakoa 27''88an ipini zuen. Iñigo Ibarburuk, marka pertsonalik lortu ez bazuen ere, Neguko Espainiako Txapelketarako 100 tximeletako gutxienekoa berretsi zuen eta Udarako Txapelketarako 100 eta 50 libreko gutxienekoak lortu zituen.

Hauetaz gain Jone Vazquezek 50 eta 100 libreko markak hobetu zituen, lehenengoarekin adineko taldeko errekor berri bat ezarriz. Naiara Lizasok 50 eta 100 libreko marka pertsonalak eta errekor berriak lortu zituen, gauza bera egin zuen Janire Berasarte-k 50 tximeletan eta 100 libren eta baita Ainara Garciak ere, azken honek 50 eta 100 bular frogetan.

Errekorrik ezarri ez bazuten ere, Enara Arrutik marka pertsonala lortu zuen 50 bular frogan eta Garazi Alkortak 100 libren.

Sailkapenak

Esan bezela taldeko lau igerilari izan ziren arratsaldeko finaletan.

Iñigo Ibarburu 100 tximeletako finalean izan zen 7garren postuan sailkatuz. Itsaso Tolosak 50 eta 100 bizkar frogetako finaletan hartu zuen parte eta sailkapen orokorrean 6garren izan zen bietan. Haitz Mitxelena 50 tximletako finalean aritu zen, honek ere 6garren postuan amaituz eta Mikel Esnal 5garren izan zen 50 libreko finalean.

Txapelketaren maila kontuan izanda oso gustura atera ginen gure igerilariek arratsaldeko finaletan eginiko lehiaketarekin.

Datozen egunetan, ligako jardunaldia izango dute gure igerilariek eta poliki poliki Gipuzkoako, Euskadiko zein Espainiako neguko Txapelketak prestatzen hasiko dira.

ANIMO EKIPO!!!










0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS