BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/01/24

KZL 2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA LED

TALDEKO TXIKIAK TXUKUN LIGAKO 2garren JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean, taldeko txikienak Hernanin izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen.

Adinen arabera, txikienek 50 libre edo 100 libre eta 6x25 bizkar errelebo mistoak izan zituzten, lehen urteko alebinek 50 bizkar eta 200 libre eta azken urteko alebinek 100 bizkar eta 200 libre. Alebinen artean 4x50 tximeleta erreleboak ere izan zituzten, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Guztiak bikain eta taldegiro ederrean aritu ziren lehian.


Txapelketa hontan 26 benjamin eta 16 alebin aritu ziren lehian, igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsiz eta horren ondorioz euren marka guztiak hobetuz.

Hernanin ospatutako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.
Lehen urteko benjaminetan, mutiletan Eneko Elizasu andoaindarra bigarren izan zen 47''05 markarekin eta nesketan lehen bi postuak taldeko Joane Arzalluz-ek eta Aintzane Sarobek lortu zituzten buruz buru.


Bigarren urteko benjaminen 100 libreetan Unai G. Somovilla bigarren sailkatu zen, 1'29''04 eginez eta 50eko pasean taldeko adineko errekor berri bat ezarriz. Nesketan, lehen lau postuetan 3 taldekide izan genituen: lehen postuan Leire Martin, bigarren Aiora Casado eta laugarren Nora Qian Villamediana.


Benjaminen 6x25 bizkar errelebo mistoetan hiru talde aurkeztu genituen baina bi deskalifikatuak izan ziren. Arlo horretan, badaukagu zer zuzendu.

Alebinen artean emaitza aipagarrienak Jon Ibargoyen-ek 100 bizkar frogan egindako 1'20''32a eta estilo berean Nahia Jie Villamedianak egindako 1'19''00a izan ziren, biek adineko errekor berriak jarri baitzituzten, Hauez gain, marka onak lortuz Nahia Jie nagusi izan zen 200 libre frogan eta lehen urtekoetan Irati Arzallus ere, bere bi frogetan lehen sailkatua izan zen nagusitasun osoz.

Emaitzak alde batera utzita, gure igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta beraz, bide onetik ari garela uste dugu. Estilo desberdinen arautegiak eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzarik garrantzitsuena.






0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS