BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/01/13

LIGAKO 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA DE LIGA

ANTOLAKETA BIKAINA LASARTEN OSPATUTAKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

IGERILARIEK 22 MARKA PERTSONAL, 12 TALDEKO ERREKOR BERRI eta ERRELEBOKO MARKA BERRI BAT lortu zituzten
  • Janire Berasartek eta Ainara Garciak Infantilen Euskadiko Txapelketarako infantilen gutxienekoa lortu zuten.

Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuek errendimenduko ligako lehenengo jardunaldia izan zuten Lasarteko igerilekuan.

Buruntzaldea IKT-k antolatutako jardunaldi hontan, gure taldeaz gain, Tolosaldea, Ordizia, Hernani, Igartza, Fortuna eta Easo taldeak ikusi ahal izan genituen bai errendimenduko zein partehartzeko ibilbideetan parte hartzen. Guztira 120 bat igerilari izan ziren Lasarteko jardunaldian.

Antolaketa aldetik, txapelketa benetan ondo joan zen. Alde batetik laguntza handia izan genuen eta klubeko guraso zein igerilari asko izan ziren bai harmailen muntaketa eta desmuntaketan laguntzen eta baita kronometratzaile zein laguntzaile gisa. Beraz alde horretatik, chapeau! Milesker zuen borondatezko laguntza eskaini zenuten guztioi!


Txapelketari begira, gure igerilariak txukun aritu ziren. Egindako froga gehienetan marka pertsonalak egitea lortu zuten edo bestela euren emaitza onenetan aritu ziren. 

Guztira 22 izan ziren lortutako marka pertsonalak eta 22 horietatik 12 taldeko adineko zein absolutu mailako errekor berriak izan ziren. 

Marka hauen artean aipatzekoak dira alde batetik, lehen urteko infantiletan Janire Berasartek eta Ainara Garciak lortutakoak. Izan ere, 800 libre frogan bi igerilari gazte hauek Euskadiko Txapelketan aritzeko eskubidea ematen duen gutxienekoa lortu zuten, lehenak 11'41''56 eginez eta bigarrenak 11'42''91 eginez. 

Gutxieneko honen denboran baina ehuneko gutxi batzuengatik lortu gabe Maialen Casado geratu zen 12'05''41 markarekin. Enara Arruti zertxobait hurrunago egon zen. Hala ere, hurrengo ligako jardunaldian bi gazte hauek gutxienekoa lortzeko moduan izatea espero dugu.

Bestetik, aipagarria izan zen baita ere Iñigo Ibarburuk 100 bular frogan lortutako marka pertsonala eta errekor absolutua. Iñigok 1'17''58 egin zuen froga hontan.

Beste marka pertsonal aipagarri bat Itsaso Tolosaren 50 tximeletako 32''44a izan zen. Itsasok froga hontan marka hobetzeaz gain taldeko errekor absolutu berri bat ezarri zuen.

Infantil mailan, Ainara Garciak, Janire Berasartek, Maialen Casadok eta Enara Arrutik osatutako 4x50 libre erreleboak infantil mailako erreleboko errekor berri bat ezarri zuen.

Hauetaz gain, Mikel Sotok 100 bular eta 100 libreko markak hobetu zituen, Kevin Iglesiasek 100 librekoa, Unai Irigorasek 100 libre eta 400 librekoa, Naiara Lizasok 100 bularrekoa, Garazi Alkortak 50 tximeletakoa, 50 bizkarrekoa eta 100 estiloetakoa, Iñaki Etxebestek 50 tximeletakoa, Itsaso Tolosak 100 estiloetakoa, Maialen Casadok, Ainara Garciak, Janire Berasartek eta Enara Arrutik 100 bularrekoa. Ainara Garciak erreleboko lehen postan 50 librekoa ere hobetzea lortu zuen.

Marka pertsonalez gain, orokorrean oso pozik atera ginen jardunalditik. Gure igerilariak Gipuzkoa, Euskadi edo Espainiako Txapelketak prestatzen ari dira eta egun neke haundi xamarra badute ere markak hobetu edo berdindu ahal izan zituzten eta horrek bide onetik goazela sinistarasten digu.

Igerilari infantil, junior eta absolutuek hurrengo zita Ordizian izango dute bi aste barru, ligako bigarren jardunaldian.

ANIMO EKIPO!!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS