BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/02/06

ERKIDEGO ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA POR COMUNIDADES AUTONOMAS

IÑIGO IBARBURU TXUKUN MADRIDEN
Gure igerilariak 2 marka pertsonal eta taldeko bi errekor berri ezarri zituen, bata 100 libren eta bestea 200 tximeletan

Pasa den asteburuan Iñigo Ibarburu Madriden izan zen Euskadiko selekzioarekin Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Guztira 7 frogatan hartu zuen parte Iñigok Madrilgo M-86 igerileku luzean. Alde batetik 100 libre, 100 tximeleta, 200 tximeleta eta 50 libre froga indibidualetan hartu zuen parte eta bestetik, 3 erreleboetan. Guztietan txukun aritu zen.



100 libren, bere marka pertsonala eta taldeko adineko errekor berriak ezarri zituen 55''96 eginez. Marka honekin 11garren sailkatu zen froga hontan.

100 tximeletan emaitza ona lortu zuen. Bere marka hobetzea lortu ez bazuen ere, sailkapenean 8garren izan zen egindako 1'01''68arekin. 

200 tximeletan, 100 libren bezela, marka pertsonala eta taldeko errekorrak lortu zituen. Froga hontan 2'23''98rekin 14garren izan zen Iñigo.

Azken froga indibidualean, 50 libren, Iñigok bere marka berbera egitea lortu zuen, iazko udaran Bartzelonan egindako 26''03a berriro ere errepikatuz. Froga hontan Iñigo 11garren izan zen.

Froga indibidualez gain, uste genuen bezela Iñigok errelebo guztietan ere hartu zuen parte. Iñigo 4x100 libre, 4x200 libre eta 4x100 estiloak erreleboetan aritu zen eta froga indibidualetan bezela oso txukun aritu zen Euskadiko Selekzioaren alde ahalik eta puntu gehien lortuz.

Orokorrean, oso positibotzat jotzen ditugu emaitza hauek. Izan ere, aurrekoan aipatu bezela, Iñigo Infantil mailako Espainiako Neguko Txapelketa prestatzen ari da eta txapelketa hontan forma betean egon ez bada ere, emaitza onak lortu ditu, beraz, neguko bere txapelketa garrantzitsuenean gauza politak egin ditzakeela pentsa dezakegu.

Sailkapen orokorrean, infantil mailan, Euskadiko selekzioa 7garren izan zen nesketan eta 5garren mutiletan. Infantil mailako sailkapen orokorrean Euskadi 7garren izan zen.

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS