BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/02/06

GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

ESPAINIAKO GUTXIENEKO BAT, EUSKADIKO HIRU, URREZKO DOMINA BAT, 37 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 14 ERREKOR BERRI GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETAN

  • Itsaso Tolosak "Open"erako 50 bizkar-eko gutxienekoa egin zuen, 30''98 eginez
  • Naiara Lizaso Gipuzkoako Txapeldun 100 libre frogan.
  • Mikel Esnal FINA puntuen arabera 4garren izan zen absolutuen sailkapenean.
Asteburu emankorra izan zen pasatakoa. Tolosan ospatutako Gipuzkoako Neguko Txapelketan gure igerilariak bikain aritu ziren, ia denak euren froga guztiak hobetuz eta zenbait gutxieneko berri lortuz. Orokorrean denak bikain aritu ziren, bai igerian ahalik eta onenak ematen eta baita taldekideak animatuz eta taldegiro ederra mantenduz. Zorionak denoi!



Egindako marka mordoaren artean zenbait garrantzitsuak izan ziren, Txapelketa desberdinetarako giltza eman baizien zenbait igerilari. 

Alde batetik, Itsaso Tolosak Espainiako txapelketa garrantzitsuena den "Open"erako 50 bizkar frogako gutxienekoa lortu zuen, froga hontan 30''98 eginez. Oso pozgarria izan zen hau, izan ere, orain arte 100 eta 200 bizkar frogetan gutxienekoak lortu izan ditu baina inoiz ez froga azkarrenean. 200 bizkar-eko marka ere hobetzea lortu zuen 2'23''75 eginez, eta oraindik forma egoera onenean ez badago ere, Neguko Juniorren Espainiako Txapelketan txukun ibili daitekeela uste dugu.

Bestalde, Garazi Alkortak 50 tximeletako Euskadiko gutxienekoa lortu zuen. Aspaldi zebilen marka honen bila eta aurrekoan lortu zuen azkenik 33''21 eginez. Aurreko urtean bere markak ezin hobetu ibili ondoren askoz ere hobeto dabil aurten Garazi eta 50 tximeletakoaz gain, salto handiak eman zituen igeri egindako gainontzeko frogetan, guztietan bere markak nabarmen hobetuz.

Jone Vazquez-ek ere lortu zuen Euskadiko gutxienekoa. Jonek 400 libren lortu zuen txapelketarako giltza. Froga hontan benetan gogotsu eta indartsu igeri egiten ikusi genuen eta aurreko 5'13''a 5'08''81an utzi zuen Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoa lortuz. Euskadikoan 400 libre eta 800 libre frogatan arituko da.

Enara Arrutik ere lortu zuen Euskadiko Txapelketarako giltza. Gurekin aurten hasi den neskatsa honek sekulako saltoa eman du orain arte egindako frogetan. Neguko denboraldiari amaiera emateko, 400 libren egindako 5'45''63a modu bikaina izan da, honebestez Euskadiko Neguko Txapelketan aritzeko eskubidea lortu baitu. Zorionak Enara!!

Naiara Lizaso bikain aritu zen. Euskadiko gutxienekoak badituen arren Espainiako Txapelketarako gutxienekoak oso gertu ditu aurreko asteburuko marken ondoren. 100 libren Naiarak 1'03''73 egin zuen, Espainiako Gutxienekotik 80 ehunekotara geldituz. Hala ere datorren astean Euskadiko Absolutuen Txapelketan izango da Neguko Espainiako Txapelketarako gutxienekoaren bila. 50, 200 eta 400 libren ere hobetu zituen markak Naiarak, hauetan aipagarriena 400 libren egindako 5'05''26 izan zelarik. Gainera, 100 libren Gipuzkoako Txapeldun izan zen Naiara.

Iñaki Etxebeste inoiz ez bezela aritu zen, batez ere 400 libre frogan. Froga hontan Infantilen Euskadiko Txapelketarako markaren bila atera zen Iñaki baina bere marka propioa 25 segundutan hobetu bazuen ere 5'29''34rekin gutxienekotik 40 ehunekotara geratu zen. Pena bat izan zen baina bere esfortzua benetan txalotzekoa izan zen, benetan gogotsu egin baitzuen igeri. Egindako gainontzeko frogetan ere markak hobetu zituen Iñakik.

Azkenik, ezin Mikel Esnalek egindakoa aipatu gabe utzi. GUre igerilari azkarrena biakin ibili zen absolutu batentzat benetako marka onak lortuz. Esnalek 100 libren 52''90 egin zuen aurreko marka ia segundu batean hobetuz eta 50 librekoa 24''16an utzi zuen. Bi marka hauek benetan marka serioak dira eta ondo egindako lana dute atzetik. Oraindik ere datorren asteko Euskadiko Absolutuen Txapelketan igerileku luzean gauza bera egiten saiatuko da Espainiako Absolutuen Txapelketarako gutxienekoa lortzeko. Mikelek 100 libren egindako markak FINA puntuen arabera sailkapen orokorrean 4. postuan egoteko balio izan zion.
Froga hauetaz gain 100 estiloak eta 50 bular frogetako markak ere hobetu zituen Esnalek.

Igerilari hauetaz gain, Janire Berasartek, Ainara Garciak, Unai Irigorasek eta Kevin Iglesias-ek ere markak hobetzea lortu zuten, aurreko beste guztiekin batera hauek ere bikain arituz.

GIPUZKOAKO KLUBEN KOPA

Txapelketa hontan zehar Gipuzkoako Kluben arteko Kopako sariak banatu ziren, Txapelketa ospatu zen asteburuan arazo informatikoen ondorioz sarien banaketa atzeratu baitzen. Honenbestez, mutilek bigarren postua eskuratu zuten eta neskek 4garrena. Sailapen orokorrean Buruntzaldea IKT bigarren izan zen Bidasoa XXI taldearen atzetik.




0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS