BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/03/04

INFANTIL ETA JUNIORREN NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA JUNIOR E INFANTIL DE INVIERNO

HIRU B FINAL eta BI MARKA PERTSONAL eta TALDEKO BESTE BI ERREKOR BERRI

Pasa den astean, Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosa Palma de Mallorcan izan dira Infantil eta Juniorren Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.





Emaitza onak lortu dituzte gure igerilariek Palman, eta biak parte hartutako froga guztietako finaletan izan dira.

100 LIBREN IÑIGO B FINALEAN

Ostegun goizean Iñigok lehen froga egin zuen: 100 libre. Bikain aritu zen bere marka pertsonala segundu bat baino gehiagon hobetuz eta 54"89 eginez. Marka honekin arratsaldeko B finalean izan zen, final hontako hirugarren marka onenarekin. 

Goizeko emaitzarekin konfidantza hartuta, arratsaldean berriro ere fin ibili zen eta bere goizeko marka ehuneko batean hobetzea lortu zuen 54''88 eginez. Marka honekin, Iñigok 14garren amaitu zuen eta taldeko adineko errekor berri bat ezarri zuen.


100 TXIMELETAN ERE B FINALEAN

Hurrengo egunean, ostiralean, bere froga gustukoena izan zuen Iñigok, 100 tximeleta. Aurreko eguneko 100 libreko markak segurtasun handia eman zion eta dena ematera atera zen. Kanporaketa serietan Iñigok 59''61 egin zuen, B finalerako bigarren denbora onenarekin sailkatuz eta igerileku luzean froga hontan minututik jaisten duen lehen taldekidea izatea lortuz.

Arratsaldeko finalean goizeko marka hobetzea lortu zuen 59''40 eginez eta azkenean 12garren izan zen sailkapenean. Froga hontan ere adineko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen.


ITSASO TOLOSA ERE B FINALEAN

Larunbatean Itsasoren txanda izan zen 200 bizkar frogan. Ahal zuen guztia eman ondoren 2'28''17 egin zuen Itsasok, bere 2'25''95etik urruti baina azkenaldiko marka hobekuntzarekin jarraituz. Marka onekin B finalean sartu zen.

Arratsaldeo finalean, irabazteko askorik ez genuenez, froga beste modu batean egiteko aprobetxatu genuen eta denbora berdina egin zuen Itsasok baina goizean baino askoz ere erlaxatuago eta froga hobeto maneiatuz. Aldaketa horrekin oso gustura geratu ginen eta berari ikasteko ere balio izan ziola uste dugu, beraz, oso gustura.


Orokorrean, emaitza positiboak ekarri ditugu Palmatik. Asteburu hontan Iñigo Santurtzin izango da, Euskal Heriko Infantilen Neguko Txapelketan parte hartzen. Hortik aurrera udarako txapelketak prestatzen hasteko garaia izango da.



ANIMO BIOI eta ZORIONAK!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS