BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/04/29

GIF 1. SARIA | 1º TROFEO FGN

IÑIGO IBARBURU TXAPELDUN INFANTILETAN, 14 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta EUSKADIKO 4 GUTXIENEKO BERRI GIF 1. SARIAN

  • Iñigo Ibarburu nagusi izan zen infantiletan, egindako bi frogekin 1160 puntu lortuz
  • Janire Berasarte-k, Mikel Soto-k eta Itsaso Tolosa-k Euskadiko Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituzten


Pasa den hilaren 20an taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosako igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Federazioaren udarako lehen sarian parte hartzen.

Bertan, 14 marka pertsonal lortu zituzten gure igerilariek. Momentu honetan formaz punta puntan ez badaude ere, gure igerilariak txukun lehiatu ziren euren markak berdinduz eta zenbait hobetuz.

Alde batetik Iñigo Ibarburuk 200 estiloetako marka hobetzea lortu zuen, 2'20''59rekin taldeko errekor berri bat ezarriz. Froga hontan eta 100 libren lortutako emaitzari esker, Iñigok 1160 puntu lortu zituen baturan, infantil mailan sari hontako txapelduna izatea lortuz.

Itsaso Tolosak 400 libreko marka hobetu zuen 4'53''37 eginez, aurreko marka pertsonala 13 segundutan jaitsi zuen eta berak ere taldeko errekor berri bat ezarri zuen. Haitz Mitxelenak 200 libreko marka hobetu zuen 2'10''70 eginez, Mikel Sotok 50 bular-ekoa (36''45) eta Kevin Iglesias-ek 200 librekoa (2'22''82).

Enara Arrutik 50 bularreko marka hobetu zuen, 42''62-rekin Euskadiko Txapelketarako gutxienekotik ehuneko gutxi batzuetara geratuz. Janire Berasartek 50 libre (32''17) eta 400 libreko markak hobetu zituen, azken hontan 5'27''34 eginez.  Maialen Casadok marka berria egin zuen 200 estiloetan (3'07''86) eta 50 libre (36''17) eta 100 libren (1'16''77). Azkenik, Unai Irigoras-ek 100 libreko marka (1'13''13) eta 50 eta 100 bizkar-eko markak hobetu zituen, 40''59 eta 1'24''20 hurrenez hurren.

Euskadiko Txapelketarako Gutxienekoak

Egindako marken arabera, zenbait igerilarik Euskadiko Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituzten.
Alde batetik, Janire Berasartek 50 eta 400 libre frogetan parte hartzeko aukera eskuratu zuen, lehendik lortuta zituen 100 eta 200 librekoei gehituz. Bestetik, Mikel Soto-k lehendik zituen lau gutxienekoei 50 bular-ekoa gehitu zien. Mikelek gainera, 50 bular frogan egindako markarekin adineko taldeko errekor berri bat ezarri zuen. Azkenik, Itsaso Tolosak ere 400 libreko gutxienekoa ere lortu zuen.


EMAITZAK ETA SAILKAPEN OROKORRA
RESULTADOS Y CLASIFICACION GENERAL

1 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS