BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/05/09

GIF 2. SARIA | 2º TROFEO FGN

ITSASO TOLOSA eta IÑIGO IBARBURU TXAPELDUNORDE, 18 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 10 ERREKOR BERRI Gipuzkoako Federazioaren Udarako 2. Sarian


Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuak Anoetako igerileku luzean izan ziren Gipuzkoako Federazioaren udarako bigarren sarian parte hartzen.

Bertan, 18 marka pertsonal lortu zituzten gure igerilariek. Lehen urteko infantilentzat egun berezia izan zen. Izan ere, batzuentzat igerileku luzean lehiatzen ziren lehen aldia izan zen eta beraientzat aldaketa nabarmena den arren, benetan txukun aritu ziren.

Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu Txapeldunorde
Taldeko bi igerilariak txapeldunorde izan ziren bigarren sari honetan, Itsaso Absolutu mailan eta Iñigo infantil mailan.
Itsasok 50 eta 100 bizkar frogetan egindako markei esker 1141 punturekin lortu zuen txapeldunordetza eta Iñigok berriz 1071 punturekin. Iñigo 400 libre eta 50 libre frogetan aritu zen eta lehenengoan bere marka 4 segundutan hobetzea lortu zuen 4'29''69 eginez eta Espainiako gutxienekotik 4 segundura geratuz. Froga honetan gainera taldeko errekor absolutu berri bat ezarri zuen.

Hobetutako Markak
14 igerilari izan ziren lehian eta bakoitza bi frogatan aritu zen. Orokorrean markak hobetu genituen berriro ere, gure igerilarien etengabeko hobekuntza baieztatuz.
Aipatu bezela, Iñigo Ibarburuk 400 libreko marka hobetzea lortu zuen, Haitz Mitxelenak 50 tximeletakoa (27''49), Naiara Lizasok ere, 50 tximeletako marka hobetu zuen (32''93), Jone Vazquez-ek 800 librekoa (10'56''52), Janire Berasartek 50 librekoa (33''34) eta 100 librekoa (1'12''34), Ainara Garciak 100 bularrekoa (1'26''53), Enara Arrutik 400 librekoa (5'50''22) eta 50 bularrekoa (44''79), Maialen Casadok 800 librekoa (12'22''57) eta 400 librekoa (6'00''50), Unai Irigorasek 50 tximeleta (39''59) eta 100 librekoa (1'13''64), Iñaki Etxebestek 50 librekoa (32''81) eta 100 librekoa (1'13''18), Garazi Alkortak 100 librekoa (1'11''25) eta Mikel Sotok 100 librekoa (1'07''06) eta 100 bularrekoa (1'24''38)

Marka Aipagarriak
Marka berri hauetatik aipatzekoa da Ainara Garcia-rena. 100 bular frogan egindako 1'26''53arekin igerileku luzeko bere aurreko marka 7 segundutan hobetu zuen eta Infantil mailako Espainiako Udarako Txapelketarako gutxienekora asko gerturatu zen, segundu eta erdira geratuz. Marka honekin adineko taldeo errekor berri bat ezarri zuen Ainarak errekor absolutua berdinduz. Bestalde, Naiara Lizasok taldeko errekor absolutu berri bat ezarri zuen 50 tximeletan eta Mikel Sotok ere 100 bularreko adineko taldeko errekor berri bat ezarri zuen, erreor absolutua berdinduz.

Orokorrean pozik atera ginen Anoetatik. Gure igerilari gehienek markak hobetu zituzten eta lehen aldiz igerileku luzean aritu zirenak bikain aritu ziren. Hemendik aurrera lanean jarraitzera!
ANIMO EKIPO!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS