GIPUZKOAKO ALEBINEN TXAPELKETA, IGERILARI OSOA | CTO DE GIPUZKOA DE ALEVINES, NADADOR COMPLETO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2013(e)ko maiatzakren 23(a), osteguna

GIPUZKOAKO ALEBINEN TXAPELKETA, IGERILARI OSOA | CTO DE GIPUZKOA DE ALEVINES, NADADOR COMPLETO


GURE ALEBINAK LAU ESTILOETAN TXUKUN

Pasa den larunbatean, gure taldeko 2002ko neska-mutilak eta 2001eko mutilak Legazpian izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. 

Txapelketa honek "Igerilari osoa" izaera du, bertan haurrek lau estiloetan parte hartzen dutelako, 50 tximeleta eta 100 bizkar frogetan goizean, eta 100 bular eta 100 libre frogetan arratsaldean. Igerilari guztiek froga guztiak egin zituzten eta lau denboren baturak ematen zuen sailkapen orokorra. 

Gauzak horrela, gure igerilari guztiak oso txukun aritu ziren, euren markak hobetuz. Gure igerilariek ez zuten sailkapen orokorreko lehen hiru postuetan egotea lortu baina egindako esfortzu eta hobekuntzekin oso gustura atera ginen.

Orokorrean, taldeko 9 igerilari izan ziren txapelketa honetan parte hartzen: Nesketan Izortze Oiartzun, Nerea Garcia, Nerea Calvo eta Irati Arzalluz aritu ziren eta mutiletan berriz Lander Sorozabal, Xabier Alonso, Lander Azkarate, Unai Lizartza eta Mikel Soto.

Txapelketaz gain, haur guztiak egun osoan izan ziren Legazpian, elkarrekin bazkaltzen. Giro bikaina izan genuen taldekide guztien artean eta egun neketsua baina polita igaro zuten denek. 

Adin tarte hontako haurrek azken txapelketa XXIV. Lasarteko Saria izango dute, ekainaren 15ean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here