BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/05/22

GIPUZKOAKO XXX ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK | XXX JUEGOS ESCOLARES DE GIPUZKOA

ALEBINEN ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BAT, 3 URRE, ZILAR BAT eta 3 BRONTZE Gipuzkoako Alebinen Eskolarteko Txapelketan

  • Nahia Jie Villamedianak 100 bizkar frogan Alebinen Espainaiko Gutxienekoa lortu zuen 1'17''04 eginez. 200 bizkar frogan bi segundu eskasera geratu zen.
  • Nahia Jie Villamediana, Leire Carcedo eta Jon Ibargoyen automatikoki Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako txartela lortu zuten
Pasa den igandean, 2001eko neskak eta 2000-ko mutilak Legazpi-n izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Alebinen Txapelketan parte hartzen eta emaitza bikainak lortu zituzten bertan.


Alde batetik, Nahia Jie Villamedianak 200 bizkar eta 100 bizkar frogetan urrea lortu zuen, Gipuzkoako Txapeldun izatea lortuz. Gainera, Nahia Jie-k 100 bizkarreko frogan, uztailean Manresan izango den Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen, 1'17''04 eginez. 200 bizkar frogan, gutxienekotik oso gertu geratu zen, bi segundura baina 2'45''70-eko marka bikaina eginez. Nahia Jie-ren bi marka hauek taldeko adineko bi errekor berri izan ziren.

Bestetik Leire Carcedo-k zilarra lortu zuen 100 estiloak frogan. Leire txapeldunorde izan zen froga hontan 1'27''31 eginez. Igeri egindako beste frogan, 100 bular frogan, Leire bosgarren izan zen 1'38''64 eginez. Bi frogetan bere markak hobetzea lortu zuen Leirek.

Parte hartzaileen artean hirugarren neska Nora Irazusta izan zen. Nora 200 estiloak eta 100 estiloak frogetan lehiatu zen eta lehen hiru postuetan egotea lortu ez bazuen ere bikain aritu zen. Igeri egindako frogetan Nora seigarren izan zen, 200 estiloetan 3'17''91 eginez eta 100 estiloetan 1'31''18 eginez, bietan ere marka pertsonalak lortuz.

Mutiletan Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta aritu ziren. Jon 100 libre frogan nagusi izan zen urrea eskuratuz eta Gipuzkoako Txapeldun izanik. Froga hontan Jon-ek 1'08''07 marka bikaina lortu zuen. 200 libre frogan, Jon hirugarren izan zen 2'33''11 eginez eta brontzea eskuratuz. Jonek ere marka pertsonalak lortu zituen bietan.

Azkenik Beñat Alkorta. Beñat brontzea izan zen igeri egindako bi frogetan. Lehenik 200 estiloak frogan 3'07''09 eginez eta bigarrenik 200 tximeleta froga gogorrean 3'32''58 eginez. Bigarren hontan taldeko adineko errekor berri bat ezarri zuen Beñatek, igeri egindako bi frogetako markak hobetuz.

Igande polita beraz azken urteko alebinekin. Larunbat hontan Euskadiko Kirol Jokoak ospatuko dira Durangon eta Nahia Jie, Leire eta Jon bertan izango dira. Beñatek eta Norak egoteko aukera izango duten jakiteko itxaron egin beharko dugu.

ZORIONAK DENOI eta ANIMO LANEAN JARRAITZEKO!!!


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS