BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/05/29

XXXII. EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK | XXXII. JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI

ESPAINIAKO ALEBINEN TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 3 URRE, 2 ZILAR eta 5 MARKA PERTSONAL BERRI XXXII Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

  • Nahia Jie Villamediana Euskadiko Txapeldun izan zen nagusitasun osoz 200 eta 100 bizkar frogetan. 200 bizkar frogan Espainiako Alebinen Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 2'42''78 eginez
  • Jon Ibargoyen Euskadiko Txapeldunorde izan zen 100 libre frogan (1'07''72) 

Pasa den larunbatean, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten 2001eko neska eta 2000-ko mutil guztiak Durangon izan ziren Euskadiko Eskolarteko Alebinen Txapelketan parte hartzen. Bertan, egun eder bat igarotzeaz gain, emaitza oso ona lortu zituzten gure igerilariek. Hala ere, garrantzitsuena Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten bost igerilariek txapelketa hontarako sailkapena lortu izana dela esango genuke.


Alde batetik, Nahia Jie Villamedianak 200 bizkar eta 100 bizkar frogetan urrea lortu zuen eta Eusakdiko Txapeldun izan zen nagusitasun osoz. Gainera, Nahia Jie-k 200 bizkar frogan, uztailean Manresan izango den Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen, 2'42''78 eginez eta aurreko igandeko marka 3 segundutan hobetuz. Oraingoz beraz, Manresan bi froga izango ditu Nahia Jie-k; 100 eta 200 bizkar. 

Horretaz gain, 100 bizarreko marka ere ia segundu batean hobetu zuen aurreko igandetik hona eta 1'16''16-rekin bi frogetan taldeko errekor berriak ezarri zituen.

Gipuzkoako erreleboetan ere parte zuen Nahia Jie-k. Goizean 4x100 libre frogan. Errelebo hontan bigarren postan atera zen eta sekulako lana egin zuen aurretik zihoan bizkaitarra harrapatu eta gaindituz Bere postan 1'10''25 egin zuen. Arratsaldean 4x100 estiloak frogan aritu zen, non Nahia Jie-k bizkarreko posta egin zuen Bizkaia eta Arabarekiko bukaeran nahikoa izan ez zen abantaila haundia lortuz. 4x100 libre erreleboan txapeldun izan zen Gipuzkoa eta 4x100 estiloak frogan txapeldunorde, non bietan Nahiaren lana ezinbestekoa izan zen.

Bestetik, Leire Carcedo 100 estiloak frogan aritu zen hobekien. Froga hontan 6garren izan zen. Egia esan Leire domina lortzeko moduan izan zen. Izan ere 3garrenetik 6garrenera bitarteko denak 1'28an sartu ziren eta Leirek azken bost metroetan amore eman ez balu gutxienez brontzea izango litzateke. Hala ere txukun aritu zen egindako bi frogetan.

Parte hartzaileen artean hirugarren neska Nora Irazusta izan zen. Nora 200 estiloak eta 100 estiloak frogetan lehiatu zen eta lehen hiru postuetan egotea lortu ez bazuen ere bikain aritu zen. Igeri egindako frogetatik Norak 100 estiloetan marka pertsonala lortu zuen 1'30''79 eginez. Emaitza eta sailkapenez aparte, Noraren kasuan, astean zehar eta txapelketan zehar bular estiloko teknika hobetzen egindako esfortua da txalogarriena. Aldaketek nahi bezain azkar igeri egiten utzi ez bazioten ere, etorkizunera begira egin beharrekoak direla garbi daukagu.

Mutiletan Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta aritu ziren. Jon 100 libre frogan txapeldunorde izan zen zilarra eskuratuz eta Euskadiko Txapeldunorde Txapeldun izanik. Froga hontan Jon-ek 1'07''72 marka bikaina lortu zuen aurreko igandekoa hobetuz eta marka pertsonal berria eginez. 200 libre frogan, Jon laugarren izan zen 2'34''94 eginez.

Azkenik Beñat Alkorta. Beñat aurreko igandeko bi frogetan aritu zen. Lehenik 200 estiloak frogan 3'04''32 eginez eta bigarrenik 200 tximeleta froga gogorrean 3'35''31 eginez. Tximeletako frogan ez baina 200 estiloetan bai, marka pertsonala lortu zuen Beñat-ek.

Larunbat polita beraz azken urteko alebinekin. Guztiak oso gustura ibili ziren Durangon eta giro bikainean ederki pasa zuten. Gainera selekzio bezela joan izanak ere, motibazio eta esperientzi berriak eskeini zizkien eta bikain aprobetxatzen jakin izan zuten. 
AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!!

ZORIONAK DENOI eta ANIMO LANEAN JARRAITZEKO!!!


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS