BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/07/03

GIPUZKOAKO UDARAKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE VERANO

6 URRE, ZILAR 1 eta 3 BRONTZE INFANTILETAN, 19 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 9 ERREKOR BERRI eta NESKEN ERRELEBOETAKO 5 MARKA BERRI Gipuzkoako Udarako Txapelketan.

  • Iñigo Ibarburu Gipuzkoako Txapeldun izan zen nagusitasun osoz 100 libren, 200 libren, 50 libren eta 100 tximeletan
  • Ainara Garcia Gipuzkoako Txapeldun izan zen 50 bular eta 100 bular frogetan eta txapeldunorde 200 bular frogan.
  • Naiara Lizaso hirugarren izan zen 50 tximeletan, 200 libren eta 50 libren
  • Mikel Esnalek 50 libreko marka bikaina lortu zuen 24''74 eginez 


Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Anoetako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Udarako Txapelketan parte hartzen. Gure igerilariak oso txukun aritu ziren lortutao domina eta markek erakusten duten bezela.

INFANTILAK
Alde batetik, Iñigo Ibarburu ikaragarri aritu zen. Espainiako Txapelketa prestatzen dihardu eta oraindik entrenamendu karga handia duen arren, egindako markekin entrenamedu guztia ondo barneratzen doala erakutsi zuen. Iñigok igeri egindako lau frogetan txapeldun izatea lortu zuen: 50, 100 eta 200 libren eta 100 tximeletan. Gainera 50 libren eta 100 tximeletan bere markak hobetuz egin zuen. Lehenengoan 25''78 egin zuen 16 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz, baina onena 100 tximeletan iritsi zen, ikaragarrizko 58''81ekoa egin baitzuen, taldeko errekor absolutu berri bat ezarriz eta Euskadiko 16 urteko errekorrera asko gerturatuz.

Naiara Lizaso ere oso txukun ibili zen. Naiarak brontzea lortu zuen 50 tximeletan eta 50 eta 200 libren. 100 libren laugarren izan zen. Naiara, Iñigo bezela, Espainiako Txapelketa prestatzen ari da eta entrenamendu egoera berdinean dabil. Asko entrenatzen ari den arren 200 libreko marka bitan apurtzeko indarra izan zuen, froga hau, taktikoki inoiz baino hobeto burutuz. Froga hontako marka pertsonala 2'19''51ean utzi zuen, taldeko errekor absolutu berri bat ezarriz eta Espainiako gutxienekotik oso hurbil geratuz. Ea asteburu hontan ospatuko diren Euskal Herriko Txapelketetan gutxieneko hau eta 50 libreoa lortzerik duen.

Ainara Garcia ere oso ondo aritu zen. 50 eta 100 bular frogetan Gipuzkoako Txapeldun izan zen eta 200 bular frogan txapeldunorde. Hiru frogetan 13 urteo taldeko errekor berriak ezarri zituen eta hiruretan marka pertsonalak lortu zituen. 50 metroko frogan 39''30 egin zuen, 100ekoan 1'26''55 eta 200ekoan 3'07''45. Ainarak asteburu hontan Euskal Herriko Txapelketan zuzenketa tekniko batzuk egin eta Espainiako Txapleketarako gutxienekoak lortzeko azken aukera izango du.

Janire Berasartek 50, 200 eta 400 libreko marka onak oso onak lortu zituen, 200ean eta 400ean 13 urteko taldeko errekor berriak ezarriz. Lehenengoan 2'39''15 egitea lortu zuen eta bigarrenean 5'29''38ko marka ezarri zuen eta bere adinekoen artean 5garren izan zen. Honetaz gain 4x100 bizkar erreleboan 100 bizkar-eko postan ere marka perstonala egin zuen 1'33''33 eginez.

Infantilekin amaitzeko, Maialen Casado eta Unai Irigoras ere aritu ziren lehian. Maialenek 50 tximeleta (40''39) eta 100 libreko markak (1'17''23) hobetzea lortu zuen eta Unaiek 50 librekoa 33''47 eginez.

JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTUAK
Mikel Esnal ere bikain ibili zen. 100 libreko frogetan bere marka hobetu ez bazuen ere 50 libre frogan sekula baino azkarrago igeri egiten ikusi genuen, bere igerileku luzeko marka berria 24''74an utziz eta taldeko errekor absolutu berri bat ipiniz. Esnalek 4x100 estiloak erreleboan 100 bizkar-eko marka pertsonala hobetzea ere lortu zuen 1'09''73 eginez. Bere frogetan Esnal hirugarren sailkatu zen 100 libren eta 50 libreko txapelketako azkarrena izan zen.

Haitz Mitxelenak 200 tximeleta bikaina egin zuen. Inoiz baino kontrol taktiko handiagorekin bere marka onenetik ehuneko gutxira geratu zen denboraldiko marka onena eginez. Froga hontan Haitz lehenengo sailkatua izan zen eta baita 100 tximeletan ere. Estilo bereko 50 metroko frogan laugarren izan zen.

Garazi Alkortak hiru marka pertsonal berri lortu zituen, benetan gogotsu igeri eginez. 50 libren 32''18 egin zuen eta 100 libreetan 1'09''56. 50 tximeletako marka ere hobetzea lortu zuen 34''18 eginez.

Azkenik, Jone Vazquez-ek 100 libreko marka hobetzea lortu zuen 1'13''99 eginez.

ERRELEBOAK
Txapelketa hontarako baja garrantzitsu batzuk izan genituen (Itsaso Tolosa, Mikel soto, Iñai Etxebeste eta Enara Arruti) eta baja hauek medio ezin izan genuen erreleboetako frogetan dominengatik borrokatu. Hala ere igerilari guztiak txukun eta gogor aritu ziren lehian. Mutilek ez zuten erreleboko marka berririk egiterik lortu baina neskek 5 erreleboetan markak ezartzea lortu zuten, igerileku luzean hasera puntu bat jarriz.

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Asteburu hontan Euskal Herriko Txapelketak ospatuko dira. Infantilak Tolosao igerileku laburrean arituko dira eta junior, promesa eta absolutuak Gasteizeko luzean. Batzuentzat urteko azken zita eta garrantzitsuena izango da beraz, ANIMO DENOI!!


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS