BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/09/13

ZUHAZARA IRTEERA | SALIDA A ZUHAZA

Pasa den irailaren 4,5 eta 6an taldeko 48 kide Zuhazan izan gara, denboraldia hasi aurretik elkarrekin egun batzuk pasatzen.



Esperientzia polita izan da beste behin ere, eta bertan izandako taldekideek primeran pasatzeko aukera izan dute.

Inguru paregabe hontan, haur eta gazteek jarduera ugari burutu dituzte eta ez dute aspertzeko astirik izan. Egindako jardueren artean pedaloak, windsurf eta surf-a, piragua, belaontziak, frontoiko jolasak, eta arrauna egon dira eta hauek bertako begiraleekin burutu dituzte.

Tarte libreetan eta gauez, guk antolatutako jolasetan ibili dira haurrak eta esan bezela ez dute aspertzerik izan.

Ondo pasatzeaz gain, talde izaera eta elkarren arteko ezagutza eta erlazioak sendotzeko ere balio izan du irteera honek eta horrekin irteera honekin geneukan helburu nagusia bete dugulakoan gaude. Haurrek elkarrekin egin dute lo etxoletan, elkarrekin gosaldu, bazkaldu eta afaldu dute eta elkarrekin lagundu dute garbiketa eta abar bezelako jardueretan.


Esperientzia polita beraz beste behin ere, ohitura den urte haserako irteera hontan. Orain igerilekura bueltatzea tokatzen da. ANIMO EKIPO!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS