BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2013/11/28

ERRENDIMENDU ETA PARTEHARTZE LIGAKO 2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA LIGAS DE PARTICIPACION Y RENDIMIENTO

38 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 8 ERREKOR BERRI eta INFANTILEN NEGUKO EH-ko TXAPELKETARAKO 5 SAILKAPEN ORDIZIAN OSPATUTAKO LIGAKO 2. JARDUNALDIAN


  • Iñigo Ibarburuk, Nahia Jie Villamedianak eta Ainara Garciak taldeko errekor berriak ezarri zituzten.
  • Ainara Garcia, Nahia Jie Villamediana, Janire Berasarte, Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta EH-ko Infantilen Neguko Txapelketarako Sailkapena lortu zuten.
  • Enara Arruti eta Nora Irazusta Gipuzkoako gutxienekoetatik oso gertu.



Pasa den azaroaren 23an taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordiziako igerilekuan izan ziren Errendimendu eta Partehartze ibilbideetako ligako 2. jardunaldian parte hartzen. Guztira taldeko 19 igerilari izan ziren bi ibilbideetan lehian eta eure markak hobetzen jarraitu zuten, pixkanaka forma ona hartzen direla erakutsiz.

Taldekide guztien artean taldeko 8 errekor berri eta 38 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten.

ERREKOR BERRIAK
Mutiletan, Iñigo Ibarburuk bi errekor berri ezarri zituen: bata 50 tximeletan 26''96 eginez. Marka honekin taldeko 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ezarri zituen. Bestea 400 estiloetan, bere marka hobetu ez bazuen ere, 16 urteko errekor berria 4'57''95ean utzi zuen.
Nesketan, Nahia Jie Villamedianak eta Ainara Garciak hiruna errekor berri ezarri zituzten. Nahia Jiek 12 urteko 200 libreko marka 2'37''40an utzi zuen, 100 bizkar-ekoa 1'14''88an eta 400 estiloetakoa 5'58''40an. Azken marka hau gainera absolutu mailako errekor berria ere bada. Ainararen 13 urteko 3 errekor berriak 100 bular frogan (1'22''97), 200 bular frogan (2'59''38) eta 400 estiloetan (6'02''54) izan ziren, eta azken froga hontan, 100 tximeletako pasean, Ainarak bere marka pertsonala ere hobetu zuen 1'29''70ean pasatuz. Nahia Jie-ren kasuan bezela, Ainarak ere 200 bularreko errekor absolutu berria ezarri zuen.

MARKA PERTSONALAK

Marka pertsonal eta errekor berri hauez gain, igerilari ugari izan ziren marka pertsonalak egitea lortu zutenak: Haitz Mitxelenak 200 libre eta 400 estiloetako markak hobetu zituen 2'08''29 eta 5'10''79 eginez, Jone Vazquez-ek 50 libre (32''35) eta 50 tximeletakoak (37''56), Janire Berasarte-k 200 libre (2'32''23) eta 400 estiloetakoa (6'17''36). 
Enara Arrutik 50 bular-ekoa (41''54) eta 200 estiloetakoa hobetu zituen (3'09''30), azken hontan lehen pasean 50 tximeletako marka hobetuz (42''95). Maialen Casado-k 200 libreko marka hobetu zuen 2'50''80 eginez, Unai Irigoras-ek 200 librekoa (2'36''48) eta 200 estiloetakoa (3'02''59) Enarak bezela 500eko pasean tximeletako marka ere hobetuz (41''88). 
Amaia Izagirrek lau marka pertsonal berri lortu zituen: 50 libren (43''82), 200 libren (3'06''76), 50 tximeletan (48''30) eta 200 estiloetan (3'22''19). Leire Carcedo-k 200 libre (2'56''51) eta 200 estiloetako markak hobetu zituen (3'18''88), Nora Irazustak 200 librekoa (2'50''57), 100 bizkar-ekoa (1'24''42) eta 50 bizkar-ekoa (41''23).
Azkenik, Beñat Alkortak 200 estiloetako marka pertsonala lortu zuen 2'56''73 eginez eta 200 librekoa ere 2'41''91rekin, froga hontan 100ekoa (1'15''54) eta 50ekoa (34''85) ere hobetuz. Jon Ibargoyen-ek 200 libre eta 200 estiloetako markak hobetu zituen, lehenengoan 2'29''22 eginez eta bigarrengoan 2'55''62 marka lortuz.

GUTXIENEKOAK
Egindako frogen arabera infantil ugari izan ziren Neguko EH-ko Txapelketarako sailkapena ziurtatu zutenak. Gutxienekoak oraindik atera ez badira ere, aurreko denboraldikoak kontutan izanda Ainara Garcia, Nahia Jie Villamediana, Janire Berasarte, Beñat Alkorta eta Jon Ibargoyen txapelketa horretan izango dira.
Bestalde Gipuzkoako gutxienekoetatik oso gertu ibili ziren Enara Arruti 50 bular frogan eta Nora Irazusta 100 bizkar frogan. Aurreko jardunaldiko 200 bizkar frogan ere Nora oso gertu geratu zen. Bi igerilari hauek ere, EH-ko txapelketan izateko aukera handiak izango dituzte.

Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Naiara Lizaso, Mikel Soto eta Garazi Alkorta oso maila onean aritu ziren. Nahiz eta jardunaldi hontan marka berririk ez lortu, maila onean eta euren marketatik gertu ibili ziren eta marketan erreflejatzen ez bada ere zenbait hobekuntza lortu zituzten. Horren adibide 50 libre frogan Mikel Esnalek egindako bueltako luzea, inoiz baino azkarrago eta hobeto itzuli baitzen. 

Infantil, junior eta absolutuen taldeak abenduaren 14 eta 15ean izango du hurrengo zita Gipuzkoako Kluben Kopan. Txapelketa hau taldeka egiten den txapelketa ederrena izaten da eta urteko zita politenetako bat. Ea aurtengoan ere aurreko urteetan lortutako podiumak mantentzerik dugun! 
ANIMO EKIPO!! EGURRA!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS