BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/01/07

HERNANIKO XVII SARIA | XVII TROFEO DE HERNANI

SARIKO TXAPELDUN NESKETAN ZEIN MUTILETAN, 8 URRE, 6 ZILAR eta BRONTZE 1, 22 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 4 ERREKOR BERRI Hernaniko XVII Sarian
  • Nora Irazustak Gipuzkoako lehen gutxienekoa lortu zuen 50 bizkar frogan (38''24)

Abenduaren 28an, taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernanin izan ziren Hernaniko XVII Sarian parte hartzen. Bertan gure igerilariak oso txukun aritu ziren domina ugari lortuz eta mutiletan zein nesketan Sariko txapeldun izatea lortuz.

Sari hontan infantilek 50 metroko froga batean eta 100 estiloak frogan hartu zuten parte eta junior eta absolutuek berriz, 100 metroko froga batean eta 100 estiloak frogan. Saria amaitzeko 4x50 libre erreleboa izan genuen bai nesketan eta baita mutiletan ere. Bietan, Buruntzaldea IKT izan zen txapeldun, talde bezela sariko txapela eskuratuz.



Dominak

Honako igerilariak izan ziren dominak eskuratu zituztenak:
  • Urrea: Iñigo Ibarburuk 100 tximeletan eta 100 estiloetan, Itsaso Tolosak 100 bizkar frogan eta 100 estiloetan, Enara Arrutik 50 bular frogan, Mikel Esnalek 100 bular frogan, Naiara Lizasok 100 libren, Janire Berasartek 50 libren.
  • Zilarra: Nahia Jie Villamedianak 50 bizkar frogan eta 100 estiloetan, Mikel Sotok 50 bular frogan, Jone Vazquez-ek 100 libren eta Haitz Mitxelenak 100 estiloetan.
  • Brontzea: Taldeko brontze bakarra Haitz Mitxelenak eskuratu zuen 100 bular frogan.
XVII Hernani Saria

Sariko txapelduna 4x50 libre erreleboko taldea izanik, bai nesketan eta baita mutiletan ere gureak izan ziren lehen sailkatuak, modu horretan sariko txapeldun izatea lortuz. 
Nesketan Naiara Lizaso, Itsaso Tolosa, Garazi Alkorta eta Nahia Jie Villamediana izan ziren erreleboko partaideak 2'02''67 marka lortuz eta mutiletan berriz, Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Mikel Soto eta Haitz Mitxelena. Mutilek 1'45''75 markarekin irabazi zuten saria.

Marka pertsonalak eta taldeko errekorak

Sari hontan zehar ere marka pertsonal asko lortu zituzten gure igerilariek, guztira 22. Marka guzti horietatik lortutako taldeko 4 errekor berriak eta bestelako batzuk izan ziren aipagarrienak.
Alde batetik, Jon Ibargoyen-ek 100 estiloak frogan lortutako marka eta 13 urteko taldeko errekor berria 1'18''64 eginez. Bestetik, Nahia Jie Villamedianak froga berean lortutatko 1'20''32a 12 urteko taldeko berria ere izan zen. Gainontzeko bi errekor berriak Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarbururen eskutik etorri ziren, biak ere 100 estiloak frogan. Lehenak 1'14''63ko marka pertsonal berria eta 16 urteko errekor berriak ezarri zituen eta bigarrenak 16 urteko errekor berria, 1'04''17rekin bere marka pertsonala berdinduz.

Errekorrez gain beste zenbait marka eder ere lortu zituzten gure igerilariek. Adibidez Janire Berasarte-ren 50 libreko 31''32a edo Nora Irazustaren 50 bizkar frogako 38''24a. Norak, froga honekin azken lehiaketetan gertu zuen gipuzkoako gutxienekoa lortu zuen eta oso ehuneko gutxira geratu zen 100 estilok frogan (1'25''67). Gipuzkoako gutxienekoetatik oso gertu dabilen beste igerilari bat Enara Arruti da. Enarak 50 bular frogan bere marka hautsi zuen 41''07 eginez, gutxienekotik 15 ehunekotara geratuz. 

Hauez gain lortutako beste marka pertsonalak honakoak izan ziren: Mutiletan, Mikel Esnalek 100 bular (1'18''11), Haitz Mitxelenak 100 bular (1'18''71), 50 bular (37''20) eta 100 estiloak (1'08''17), Mikel Sotok 100 estiloak (1'13''11) eta Unai Irigoras-ek eta Beñat Alkortak 50 libre (32''30 eta 31''66).

Nesketan, Naiara Lizasok 100 bular eta 100 estiloetan (1'27''70 eta 1'18''08), Jone Vazquez-ek 100 libre (1'10''93) eta 100 estiloak (1'26''32), Janire Berasartek 100 estiloetan (1'23''57), Enara Arrutik 100 estiloetan (1'27''79) eta Jone Oiartzunek 50 libre (39''70) eta 100 estiloak (1'42''11).

Igandean Nazioarteko Saria

Larunbatean Hernanin lehian ibili ondoren, 7 taldekide Ordizian izan ziren igandean, Nazioarteko XXXI Sarian parte hartzen. 

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS