BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/01/15

LUZERA HANDIKO EH-KO TXAPELKETA | CTO DE EH DE LARGA DISTANCIA

JONE VAZQUEZ EH-ko DISTANTZIA LUZEKO TXAPELDUN 27:09"99 MARKAREKIN
  • 2000m libreko marka 24 segundutan hobetu zuen taldeko errekor berri bat ezarriz


Larunbata arratsaldean bere 400 libreko marka hobetu ondoren, igande goizean Getxon ospatu zen EH-ko Distantzia Luzeko Txapelketan izan zen Jone Vazquez taldekidea. Bertan, 2000m libre frogan izan zen lehian. Iaz egin zuen froga hau Jonek lehendabizikoz eta bigarren aldi hontan ere bikain aritu zen.

Jonek urrezko domina eta infantil mailako txapeldun titulua eskuratu zituen 27:09"99 markarekin. Aurreko urteko marka 24 segundutan hobetzea lortu zuen eta gainera, pasean bere 1500eko marka onena berdintzea ere lortu zuen, iaz baino forma egoera hobean dagoela erakutsiz. 

Marka honekin, Jonek nesken 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri ditu distantzia honetan.

Froga amaituta, ranking-a atera arte itxaron beharko dugu, Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan lehiatzeko aukerarik izango ote duen jakiteko.

Zorionak Txapeldun!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS