BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/01/06

VIII SAN ESTEBAN SARIA | VIII TROFEO SAN ESTEBAN

TALDEKO TXIKIAK BIKAIN VIII SAN ESTEBAN SARIAN!!
GURE TXIKIEK 7 URRE, 5 ZILAR eta 4 BRONTZE LORTU ZITUZTEN, TALDEKO ADINEKO 6 ERREKOR BERRI eta TALDEKAKO SAILKAPENEAN, GUZTIEN LANARI ESKER TXAPELDUNORDE IZAN ZIREN.

Pasa den abenduaren 22ko goizean taldeko benjamin eta alebinak Oiartzunen izan ziren VIII San Esteban Sarian parte hartzen.

Bertan taldeko 55 bat neska-mutiko aritu ziren, bakoitza estilo bateko froga batean parte hartuz. Benjaminek 50 metroko frogak izan zituzten eta alebinek berriz 100 metrokoak. Guztiak bikain aritu ziren, bereziki txikienak, beraien lehen txapelketa urtea izanik, nork bere froga oso txukun burutu baitzuten. 



Orokorrean, giro bikaina izan zuten gure haurrek eta denak oso pozik atera ziren euren domina, garaikur eta opariekin. Honetaz gain, gure txikiak igerian bikain aritu zirela ikusi genuen, euren ikaskuntzan aurrera pausoak eginez eta frogak gero eta hobeto burutuz. Zorionak guztioi!!

Dominak


Igeri txukun egiteaz gain, gure igerilarietako batzuk podiumean egotea lortu zuten. Hauek izan ziren lehen hiru postuetan egotea lortu zuten igerilariak:

Urrea eta garaikurra: Ander Maestro eta  Joanne Arzalluz 50 tximeletan, Nora Qian Villamediana 100 tximeletan (1'50''75ekin taldeko 10 urteko errekor berria ezarriz), Ainhoa Martin 100 bizkar frogan, Aiora Casado 100 bular frogan, Jon Soto-k ere 100 bular frogan 1'30''60rekin taldeko 12 urteko errekor berri bat ezarriz bai 100ean eta baita 50eko pasean ere (42''89). Azkenik, Leire Martin 100 libre frogan izan zen txapeldun, honek ere 1'19''67 markarekin taldeko 10 urteko errekor berri bat ezarriz.

Zilarra eta garaikurra: Maddi Carcedo-k 50 tximeletan zilarra eskuratu zuen 1'26''97rekin taldeko 8 urteko errekor berri bat ere lortuz. Aintzane Sarobe-k ere froga berean lortu zuen zilarra. Irati Arzalluz-ek 100 tximeletan lortu zuen bigarren postua 1'37''00rekin taldeko 11 urteko errekor berri bat ezarriz. 100 libre frogan bi taldekide izan genituen txapeldunorde: Lander Sorozabal eta Xabier Alonso. 

Brontzea eta garaikurra: 4 taldekidek lortu zuten hirugarren postua. Naia Diez-ek 50 bizkar frogan, Nora Imaz-ek 50 bular frogan, Eneko Elizasu-k 50 libren eta Nerea Calvo-k 100 tximeletan.

Podiumean egon ziren haur hauez gain, gainontzeko guztiek ere euren brontzezko domina jaso zuten, ikasitakoaren eta egindako esfortzu bikainaren saria jasoz. 


Egindako lan taldearen ondorioz gainera, gure taldea txapeldunorde izan zen sailkapen orokorrean, beraz zorionak berriro ere!! Aupa Ekipo!!


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS