BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/02/12

GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

31 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 25 ERREKOR BERRI, ERRELEBOETAKO 3 MARKA BERRI INFANTILETAN, 2 URRE, ZILAR BAT eta 9 BRONTZE INFANTILETAN eta ABSOLUTU MAILAN 4. POSTU BAT SAILKAPEN OROKORREAN Azpeitian ospatutako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

  • Mikel Esnal markak hobetuz eta 4garren absolutu mailako sailkapenean.
  • Infantil neskek erreleboetako taldeko 3 marka berri ezarri zituzten.


Asteburu emankorra izan zen pasatakoa. Azpeitian ospatutako Gipuzkoako Neguko Txapelketan gure igerilariak bikain aritu ziren, ia denak euren froga guztiak hobetuz eta zenbait gutxieneko berri lortuz. Orokorrean denak bikain aritu ziren, bai igerian ahalik eta onenak ematen eta baita taldekideak animatuz eta taldegiro ederra mantenduz. Zorionak denoi!



Egindako marka mordoaren artean zenbait garrantzitsuak izan ziren, Txapelketa desberdinetarako giltza eman baizien zenbait igerilari. 

Promes eta Absolutuak
Kategoria hontan lau igerilari izan genituen: Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta eta Itsaso Tolosa. Laurak bikain ibili ziren, bereziki Mikel Esnal.

Esnalek 3 marka pertsonal berri lortu zituen eta horietako bi taldeko absolutu mailako errekor berriak izan ziren: bata 50 bular frogakoa (34''20) eta bestea 100 librekoa (52''84). 50 libren ez zuen bere marka hobetzerik izan baina oso ehuneko gutxigatik (6). Benetan pozgarria izan zen Esnalen txapelketa, izan ere, Euskal Herriko Txapelketan onena emateko prestatu da eta asteburu hontan jada gauza politak ikusi beharra geneuzkan. Gauzak espero bezela atera direnez, bere neguko txapelketa nagusian helburu nagusia lortu dezakeela uste dugu; 50 libreko marka hobetu eta Espainiako gutxienekora ahalik eta gehien gerturatu.

Haitz Mitxelena tximeleta estiloko 3 distantzietan eta 200 librean aritu zen. Ez zuen markarik hobetzerik lortu baina nahiko txukun aritu zen.

Garazi Alkortak bere 50 libreko marka pertsonala 30''74ean uztea lortu zuen eta egindako beste hiru frogetan bere marka onenetan ibili zen.

Laugarren absolutua, Itsaso Tolosa, bere prestakuntzaren arabera ondo ibili zen. Itsaso Absolutuen Neguko Open Txapelketarako prestakuntza egiten ari da eta aste hontan oinarrizko lanarekin bukatu berri du. Normala den bezela ezin izan du bere estiloan, bizkar estiloan, markarik hautsi, baina bai bestelako frogetan. Itsasok 200 estiloak frogako marka hobetzea lortu zuen, 2'41''31 eginez eta absolutu mailako zein 17 urteko taldeko errekor berriak ezarriz.

Juniorrak
Kategoria hontan 3 igerilari aritu ziren: Jone Vazquez, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso, hirurak ere bikain.

Alde batetik, Jone Vazquez-ek Euskal Herriko Txapelketarako 800 libre frogako gutxienekoa lortu zuen, froga hontan 10'28''11 eginez. Marka honi esker, Jonek asteburu hontan ospatuko den Euskal Herriko txapelketan parte hartu ahal izango du, bai 800 libre frogan, eta baita 1500 libre frogan ere (beti ere bere marka lehen 8 marka onenen artean baldin badago). Marka hau 16 urteko zein absolutu mailako taldeko errekor berria da. Honetaz gain, Jonek 400 libreko marka hobetzea ere lortu zuen 5'06''65 eginez. Froga hontan, Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekotik 2 segundura geratu zen.

Naiara Lizaso ere bikain aritu zen. Euskadiko gutxienekoak badituen arren Espainiako Txapelketarako gutxienekoak oso gertu ditu asteburuko marken ondoren. 100 libren Naiarak 1'03''44 egin zuen, Espainiako Neguko Gutxienekotik 2 segundura geldituz. Hala ere, datorren astean Euskadiko Absolutuen Txapelketan izango da Neguko Espainiako Txapelketarako gutxienekoaren bila. 50 eta 400 libren ere hobetu zituen markak Naiarak. 50 libren 28''89 egin zuen, Espainiako neguko gutxienekotik 49 ehunekotara eta udarako gutxienekotik 9 ehunekotara geratuz. Marka hau 15 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria izan zen. Honetaz gain 400 libreko marka ere hobetu zuen 4'57''98 eginez, azken hau 15 urteko taldeko errekor berria izanik.

Iñigo Ibarburu ohi bezain bikain aritu zen. Espainiako txapelketarako prestakuntzaren azken 3 asteetan sartu da hasi berri den aste hontan eta jada Euskal Herriko Txapelketan markak egiten ikusiko dugula uste dugu. Hala ere, 50 bizkar frogako marka hobetzen ikusi genuen. Froga hontan 28''35 egin zuen 17 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarriz. Egindako beste frogetan, 100 tximeletan, 100 libren, 400 estiloetan, eta erreleboetako bere postetan bere marka onenetan ibili zen ohi bezain indartsu.

Junior, Promesa eta Absolutuen Sailkapena
Junior, promesa eta absolutu mailako igerilariek ez dute dominarik izaten txapelketa honetan. Kategoria hauetan sailkapen bateratua egiten da, egindako 3 froga onenen puntuazioa batuta. Sailkapen nagusian Mikel Esnal 4garren izan zen, hirugarrenarengandik 33 puntu eskasera.

Bestalde, euren frogetan kategoria hauetako gure igerilari asko absolutu mailako lehen postuetan izan ziren.
Mikel Esnal bera azkarrena izan zen 50 libren (24''45), bigarren 100 libren 52''84rekin, bigarren 50 tximeletan (26''84) eta bosgarren 50 bular frogan (34''20).
Iñigo Ibarburu absolutu mailan azkarrena izan zen 100 tximeletan 58''88rekin. Seigarren 100 libren 54''51rekin, 50 tximeletan lehen postuan izan zen (26''67) eta 400 estiloetan ere lehen postuan izan zen (4'56''24).
Haitz Mitxelena hirugarren izan zen 100 tximeletan (1'01''48) eta lehenengo 200 tximeletan (2'15''04).
Itsaso Tolosa bigarren izan zen 50 bizkar frogan (32''74), hirugarren 200ean (2'29''71) eta bosgarren 100ean (1'09''35). 200 estiloetan 4garren izan zen.

Bere kategorian, Naiara Lizaso bigarren izan zen 100 libren eta baita 50 libren ere. 200 libren 4garren izan zen eta 400 libren berriz 5garren. Kategoria berean (juniorretan) Jone Vazquez bigarren izan zen 800 libren.

Infantilak
Kategoria hontan Ainara Garcia, Nahia Jie Villamediana, Janire Berasarte, Nora Irazusta, Beñat Alkorta, Jon Ibargoyen eta Mikel Soto aritu ziren.
Aipatzekoak dira bereziki Ainara Garciak 100 bular frogan lortutako urrea, 200 bular frogako zilarra eta 100 estiloetan lortutako brontzea. Nahia Jie Villamedianak ere dominak lortu zituen, 3 brontze zehazki. Bi 100 eta 200 bizkar frogetan eta hirugarrena 200 tximeletan.
Mutiletan, Mikel Sotok lortu zituen dominak. Urrea 200 bular frogan eta brontzea 100 bular frogan.

Orokorrean, denak oso txukun aritu ziren eta marka politak lortu zituzten. Mikel Soto-k 50 libre (29''06), 100 bular (1'16''96) eta 200 libreko markak hobetu zituen (2'12''82). 100 bular-eko marka 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria izan zen.
Nahia Jie Villamedianak 200 tximeletan 13 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 3'03''91 eginez. Honetaz gain, 100 eta 200 bizkar frogetan ere 13 urteko taldeko errekor berriak ezarri zituen, lehenengoan 1'13''53 eta bigarrenean 2'38''49. Honetaz gain Nora Irazusta hobekuntza nabarmenak egiten ikusi genuen, bai bizkar frogetan eta baita estiloetan eta baita Beñat Alkorta ere.

Erreleboak
Bai absolutuen kategorian eta baita infantil kategorian ere erreleboko frogak izan genituen.
Gizonezko absolutuetan, gure taldea laugarren izan zen 4x50 libre erreleboan, bosgarren 4x50 estiloak erreleboan eta hirugarren 4x100 estiloak erreleboan.
Neska absolutuetan seigarren izan ginen 4x50 libre frogan eta bosgarren 4x50 estiloak erreleboan.

Absolutu mailako igerilariak oso ondo aritu baziren ere bereziki txukun aritu ziren infantil mailako neskak. 4x200 libre eta 4x100 libre erreleboetan laugarren izan ziren eta 4x100 estiloak erreleboan berriz hirugarren, brontzezko domina lortu. Neska infantilek gainera hiru erreleboetan infantil kategoriako erreleboko marka berriak jarri zituzten.

Txapelketa amaituta, asteburu hontan igerilari hauetako zenbaitek Euskal Herriko Txapelketa izango dute Iruñako Amaya-n.
Zorterik onena opa diegu!! Aupa Ekipo!! Latigo!! 

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS