BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/02/11

ZARAUTZEKO IV OPEN MASTER SARIA | IV TROFEO OPEN MASTER ZARAUTZ

GIRO BIKAINA ETA TALDEKO 11 ERREKOR BERRI MASTERREN "IV OPEN MASTER ZARAUTZ SARIAN"

Pasa den larunbatean, otsailaren 1ean, taldeko masterrak Zarautzeko Aritzbatalde igerilekuan izan ziren Zarautzeko IV Master Txapelketan parte hartzen.

Giro bikaina izan genuen txapelketa hontan eta gure igerilari helduak bikain aritu ziren. 
Guztira taldeko 7 igerilari aritu ziren lehian, 5 neska eta 2 mutil, bakoitza bere frogetan ahalik eta lan onena egiten.

Sari hontan, masterrek lehiketako igeriketan parte hartzea eta denboraldiari motibazioa gehitzea ziren helburu nagusiak. Gure masterrek igeriketarekin egun eder bat pasa ahal izan zuten, txapelketa osteko afari eta guzti.



Igeriketari eta emaitzei dagokionez, gure igerilariak bikain aritu zirela esan behar dugu, gehienetan aurreko postuetan amaituz.

Goiz eta arratsaldez jokatu zen txapelketa hontan, master taldeko neska-mutilek zortzigarren postu bat, zazpigarren bat, bi bosgarren postu, 3 laugarren postu, 4 hirugarren postu, 3 bigarren postu eta 4 lehenengo postu lortu zituzten kategoria eta froga desberdinetan. 

Aurtengoan, bestelako arrazoiak medio igerilari gutxiago izan zirenez, sailkapen nagusian podiumean egoteko aukerarik ez zuten izan, baina hala ere denek gogor eta indartsu lehiatu zuten.

Markei dagokionez, gure masterrek urtez urte lortuz doazen zenbait taldeko errekor berri ezartzea ere lortu zuten, euren marka pertsonal gehienak hobetzeaz gain. Errekor berriei dagokionez, mutiletan, 45-49 urte arteko tartean Juan Vicente Martinek 3 taldeko errekor berri ezarri zituen: bata 50 libren 31''70 eginez, bestea 100 libren 1'11''46 markarekin eta hirugarrena 400 libren, 5'32''39rekin bere aurreko marka 4 segundutan hobetuz.

Emakumezkoetan, 40-44 urteko tartean, Laura Igea-k 50 tximeletako taldeko errekor berri bat ezarri zuen 41''09 eginez eta Noemi Montero-k 50 bizkar frogako errekor berria ezarri zuen 43''50 eginez. 35-39 urteko tartean, Yoli Pastor-ek 100 libren (1'12''28), 100 bizkar frogan (1'23''48) eta 50 bular frogan (42''35) ezarri zituen taldeko errekor berriak. Azkenik 20-24 urteko tartean Amagoia Fernandez de Lezea-k taldeko 3 errekor berri ezarri zituen: bata 100 libren (1'16''51), bigarrena 200 libren (2'41''32) eta hirugarrena 400 libren (5'33''54).

Emaitzetatik aparte, benetan atsegina da jende heldua igeriketarekin eta lehiarekin ondo pasatzen ikustea.
AUPA ZUEK !!!

EMAITZAK / RESULTADOS

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS