BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/03/17

"ZARAGOZA HIRIA" IX NAZIOARTEKO SARIA | IX TROFEO INTERNACIONAL "CIUDAD DE ZARAGOZA"

ZORTERIK EZ ZARAGOZAN
  • Helburuak bete gabe baina pozik etorri ziren igerilariak etxera.


Pasa den larunbatean, taldeko 4 igerilari Zaragozan izan dira "Zaragoza Hiria" IX Nazioarteko Sarian parte hartzen. Lehiatu diren taldekideak Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso izan dira.

Lehiaketarako genituen helburuak Espainiako gutxienekoak egitea zen baina ez zen posible izan. Iñigoren kasuan, Open-a prestatze bidean lehiaketa erritmoa mantendu zezan nahi genuen. Emaitzetatik at, egun benetan polita eta umoretsua izan genuen. Aupa Zuek!!

Mikel Esnal 100 libre eta 50 libre probetan lehiatu zen. Lehen proban, biraketan urruti geratu eta ez zuen buelta nahi bezain azkar egiterik izan. Proba hontan 55''37 egin zuen Mikelek, bere markatik gora. 50 libren ere ez zuen egun ona izan. Bera gustora aritu bazen ere 25''07 egin zuen 6garren sailkatuz eta gutxienekotik urruti.

Haitz Mitrxelenak goziean 200 tximeleta froga izan zuen. Egia esan nahiko froga txarra burutu zuen Haitzek, bai teknikoki eta baita taktikoki ere. Froga hontan 2'17''44 egin zuen eta 7garren sailkatu zen. Arratsaldeko 100 tximeleta frogan berriz askoz hobeto egin zuen igeri eta emaitza ona lortu zuen, 1'00''63rekin urteko marka onena eginez.

Iñigo Ibarburuk txapelketa erritmoa mantentzea zuen helburu. Goizez 100 libre frogan egin zuen igeri eta 55''63 txukun bat lortu zuen. Arratsaldez berriz, 50 libre eta 100 tximeletan aritu zen. Lehenengoan sekulako 25''57 bat egin zuen, bere marka onenetik 12 ehunekotara besterik ez eta 100 tximeletan, asko kostatako 1'00''67a egin zuen, jada nahiko nekatuta.

Naiara Lizasok ez zuen gutxienekoa lortu baina 50 libreko marka txukuna egitea lortu zuen. Naiarak 29''47 egin zuen.

Orokorrean helburua lortu gabe bueltatu ginen. Hala ere, aitzakia izan gabe, egun gogorra izan zela kontuan izan behar dugu, izan ere, goziean goiz jaiki, Zaragozara joan eta han lehiatu egin baitzuten gure igerilariek, horrek sortu dezakeen nekearekin. Nekea izan zen hala ez, larunbat hontan ikusiko dugu, Paco Yoldi-n ospatuko den GIF Sarian.
AUPA EKIPO!! ANIMO!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS