BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/04/20

PARTEHARTZE LIGAKO 5. JARDUNALDIA | 5ª JORNADA DE LIGA DE PARTICIPACION

EUSKADIKO GUTXIENEKO BAT, GIPUZKOAKO BESTE BAT eta 13 MARKA PERTSONAL LIGAKO 5garren JARDUNALDIAN

  • Leire Carcedok Euskadiko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 50 bular frogan eta Enara Arrutik berriz, Gipuzkoakoa 200 estiloetan.
  • Igeri  egindako frogetan gure igerilariak lehen postuetan izan ziren.


Pasa den apirilaren 5ean, partehartze ibilbideko igerilariek ligako 5garren jardunaldia izan zuten Altzan.
Jardunaldi hontan parte hartzen Leire Carcedo, Enara Arruti, Amaia Izagirre, Maialen Casado eta Unai Irigoras izan ziren.

Guztiak oso txukun aritu ziren igeri egindako froga guztietan marka pertsonalak eginez eta orain arteko entrenamenduaren fruituak jasoz. Bi gutxieneko erori baziren ere, beste horrenbeste lortzekotan ere izan ziren gure igerilariak, beraz, animoak lanean jarraitzeko!!


















Leire Carcedo 50 bular eta 200 estiloak frogan aritu zen. Lehendabiziko frogan sailkapeneko hirugarren postua eskuratu zuen 41''97 eginez. Marka horrekin gainera, Euskadiko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 50 bular frogan eta beraz, Udako Euskadiko Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Igeri egindako bigarren frogan, 200 estiloetan, 3'13''60 egin zuen eta 2 segundugatik ez zuen gipuzkoako errendimenduko ibilbidean aritzeko txartela lortu. Bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen Leirek eta 200 estiloetako pasean ere 50 tximeletako marka pertsonala ere lortu zuen 45''08 eginez.

Enara Arruti ere 50 bular eta 200 estiloetan aritu zen. Lehenengoan 40''85 egin zuen sailkapeneko lehen postua lortuz eta bere marka pertsonala hobetuz. Bigarrenean, 3'02''34rekin hirugarren postua lortu zuen, marka pertsonala egitea gain, gipuzkoako errendimenduko ibilbidean aritzeko gutxienekoa lortuz. Azken hontan ere marka pertsonala lortu zuen Enarak. Honek ere 200 estiloetako pasean 50 tximeletako marka pertsonala lortu zuen (42''64).

Amaia Izagirre 46''62rekin 11garren izan zen 50 bular frogan. 200 estiloetan berriz 3'18''42ko markarekin 18garren izan zen bi frogetan bere marka pertsonalak hobetzea lortuz. Aurreokek bezela, 200 estiloetako pasean ere marka pertsonala egin zuen Amaiak baina gerora, 4x50 tximeletako erreleboan lehen postan atera zen eta berriro ere marka berria ezarri zuen froga hontan (43''98).

Maialen Casado 5garren izan zen 50 bular frogan 44''25 eginez eta marka pertsonala egitea lortuz. 200 estiloetan deskalifikatua izan zen bular estiloko biraketa gaizki egiteagatik. Pena bat izan zen, egindako denborarekin gipuzkoako gutxienekoa lortuko zukeelako. Akats hori zuzenduta ziur hurrengo batean gutxienekoa lortzeko moduan izango dela.

Unai Irigorasek 42''38 egin zuen 50 bular frogan. Marka honekin 8garren postua eskuratu zuen Unaiek. 200 estiloetan bere marka nabarmen hobetu zuen 2'50''78 egitea lortuz. Gipuzkoako gutxienekoa lortzeko nahikoa ez zen izan baina biraketak hobeto eginez lortzeko moduan izango dela uste dugu. 200 estiloetako pasean ere 50 tximeletako marka pertsonala ere lortu zuen Unaiek 37''17 eginez.

Saioa amaitzeko, neskek 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten. Txapelketan aritu ziren lau neskek osatutako taldeak laugarren postua eskuratu zuen 2'43''60 eginez. 

Aupa zuek!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS