BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/04/29

XXII HUESCA HIRIA SARIA | XXII TROFEO CIUDAD DE HUESCA

2 URRE eta BRONTZE BAT, IÑIGO IBARBURU-k JUNIOR ONENAREN SARIA, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI eta 14 MARKA PERTSONAL BERRI "XXII Huesca Hiria" Sarian
  • Itsaso Tolosak brontzea lortu zuen bizkar estiloan. Iñigo Ibarburuk eta Ainara Garcia-k urrea, lehenak estilo librean eta bigarrenak bular estiloan.
  • Iñigo Ibarburuk Junior onenaren Saria jaso zuen.  

Apirilaren 26an, Panticosa-ko irteerari amaiera emateko gure igerilariak Huescan izan ziren, "XXII Huesca Hiria" sarian parte hartzen. Asteazken arratsaldetik larunbat goizera 6 entrenamendu egin ostean irteerari amaiera emateko jarduera gisa aukeratu genuen sari hau.



Bertan gure igerilariak oso txukun aritu ziren. Panticosan egindako entrenamendu handiaren ondorioz gorputzean neke handia bazuten ere, marka txukunak egin zituzten eta batzuek euren markak hobetzea lortu zuten, 50 metroko frogetan batez ere.

Sari honetan, bakoitzak estilo batean bi froga egin behar zituen, bata 100 metrotan eta bestea 50 metrotan, eta bi denboren baturak ematen zuen saria.

Modu horretan Ainara Garciak eta Iñigo Ibarburuk urrea lortu zuten, lehenak bular estiloan eta bigarrenak estilo librean. Itsaso Tolosak berriz brontzea lortu zuen bizkar estiloko frogetan.
Sailkapenez gain, kategoria osoko puntuazioaren barruan, Iñigo Ibarburuk 100 libren egindako 54''02arekin eta 50 libreko 24''85arekin junior kategoriako igerilari onenaren saria jaso zuen lortutako 1248 puntuei esker. 50 libreko markarekin, Iñigok, marka pertsonala eta 17 urteko taldeko errekor berriak lortu zituen. 100 libreko markarekin ere 17 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen.

Dominez gain, Nahia Jie Villamediana-k 50 tximeletako marka pertsonala eta 13 urteko taldeko errekor berria ezarri zituen 35''34 eginez. Ainara Garcia-k 14 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen 50 bular frogan (36''97), Mikel Soto-k 50 libreko marka pertsonala lortu zuen (28''39), Nora Irazustak 50 eta 100 bizkar-eko marka pertsonalak lortu zituen (37''54 eta 1'18''68), Maialen Casado-k 50 eta 100 tximeletakoak (38''20 eta 1'29''64), Unai Irigoras-ek 50 eta 100 librekoak (31''17 eta 1'09''29), Amaia Izagirrek 50 eta 100 bizkar-ekoak (45''52 eta 1'35''17) eta Leire Carcedo-k 50 eta 100 librekoak (35''08 eta 1'19''32).

Honetaz gain, 4x50 libre errelebo bana ere izan genuen, bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. Gizonezkoen erreleboak (M. Soto, Jon Ibargoyen, Unai Irigoras eta Iñigo Ibarburu) 13garren postua lortu zuen praktikan infantilez ostauta.

Nesken erreleboa 9garren sailkatu zen. Taldea Itsaso Tolosak, Nahia Jie Villamedianak, Garazi Alkortak eta Naiara Lizasok osatu zuen.

Panticosan egindako irteerari amiera ezin hobea eman zioten beraz gure igerilariek. Aste hontatik aurrera lanean jarraituko dugu, jada betiko erritmo normalean.

Datorren asteburuan, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Ainara Garcia eta Nahia Jie Villamediana Gipuzkoako Selekzioaren Tarbes-en izango dira, "Les 24eme Nautiques de Tarbes" Nazioarteko Sarian parte hartzen. Txapelketa hau internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.

ANIMO EKIPO !!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS