BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/06/13

UDARAKO PARTEHARTZEKO SARIA

2 URRE, 3 ZILAR eta 2 BRONTZE, GIPUZKOAKO TXAPELKETARAKO 2 GUTXIENEKO BERRI eta 10 MARKA PERTSONAL Legazpin ospatutako Udarako Partehartze Sarian

  • Unai Irigoras-ek eta Leire Carcedok Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Amaia Izagirrek gutxigatik ez zuen lortu. 

Pasa den larunbatean partehartze ibilbideko taldekideak Udarako Partehartzeko Sarian izan ziren lehian eta bertan emaitza bikainak lortu zituzten. Txapelketan, 4 infantil eta 2 master aritu ziren.

Txapelketa hontan, ahalik eta onena emateaz gain, Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko eskubidea ematen zuen frogetako batean gutxienekoa lortzea genuen helburu, partehartzeko igerilarientzat azken aukeretako bat hauxe zen eta. 

Egia esan, benetan gustura itzuli ginen Legazpitik. Helburu hori zuten hiru igerilaritik bik gutxienekoa lortu baitzuten, tartean 6 igerilarirekin domina uzta bilduz. Gutxieneko eta dominez gain, guztiek igeri egindako froga guztietan marka pertsonal nabarmenak lortu zituztela ere esan beharra dago.

Gutxienekoak lortu zituzten igerilariak Leire Carcedo eta Unai Irigoras izan ziren. Gutxienekoak lortzeaz gain podiumean ere izan ziren biak. Leire Carcedok gutxienekoa 200 estiloak frogan eskuratu zuen 3'09''41 eginez. Marka honekin Leirek zilarra eskuratu zuen. Leirek igeri egindako beste frogan ere, 100 bular frogan, Enara Arruti taldekidearen ondoren sailkatu zen, hemen ere zilarra eskuratuz.

Unai Irigoras-ek gutxienekoa 400 libren lortu zuen 5'15''41 eginez. Bere aurreko marka 10 segundu baino gehiagotan hobetuz, Unaik urrea eskuratu zuen froga hontan. Unaik egindako beste froga 200 libre izan zen eta hontan ere aurreko markari errepaso ederra eman zion 2'29''64 eginez eta brontzea lortuz.

Amaia Izagirre gutxienekotik oso gertu geratu zen 400 libre frogan. Amaiak orain bi aste egindako marka 5 segundutan hobetzea lortu zuen baina ez zen gutxienekoa lortzeko nahikoa izan. Hala ere benetan gogotsu eta lehiakor aritu zen eta horrekin oso pozik atera ginen. Beste frogan, 100 libren, bere marka berria 1'24''19an utzi zuen.

Enara Arrutik bazuen Gipuzkoako gutxienekoa jada eta bestelako frogetan aritu zen. Lehenago esan bezela, 100 bular frogan Leire Carcedoren aurretik izan zen 1'29''25rekin urrea lortuz eta 100 libren zilarra eskuratu zuen 1'14''81 eginez.

Lehiaketan izan ziren bi masterrak ere bikain aritu ziren. Biak 200 libre frogan aritu ziren bakarrik eta biek master taldeko taldeko errekor berriak ezarri zituzten nork bere adin tartean. Alde batetik, Amagoia Fdez de Lezeak brontzea eskuratu zuen 2'38''18rekin eta bestetik Yoli Pastor-ek 4garren postua eskuratu zuen Amagoiaren atzetik sailkatuz eta 2'38''41 eginez.

Larunbat ederra beraz, helburu gehienak lortuta eta domina ugari etxera ekarrita. Ezin gehiago eskatu.
AUPA EKIPO!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS