BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/07/09

ABSOLUTU ETA JUNIOR-en EHko UDARAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO BI GUTXIENEKO BERRI, 5 URRE, 6 ZILAR eta BRONTZE BAT, 11 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 10 ERREKOR BERRI eta ABSOLUTU MAILAKO MUTILEN ERRELEBOKO 4 MARKA BERRI Gasteizen ospatutako Junior eta Absolutuen Udarako Euskal Herriko Txapelketan
  • Mikel Esnalek horrenbeste urtez helburu bezela izan duen Absolutu mailako Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen 50 libre frogan 23''97 eginez. Iñigo Ibarburuk bere 8garren gutxienekoa lortu zuen, 200 estiloetan oraingoan (2'17''06).
  • Itsaso Tolosak 2011/2012 denboralditik hobetu gabe zuen 200 bizkar frogako marka hautsi zuen 2'24''66 eginez.
Asteburu bikaina izan dute gure igerilari junior eta absolutuek. Ostiral eta larunbatean zehar lehia bizian izan dira Euskal Herriko txapelketarako gutxienekoa zuten taldeko 6 kideak. Sei igerilari hauez gain Mikel Soto infantila ere bertan izan da erreleboko rogetn parte hartzen, bere taldeari eta taldekideei lagunduz. Bere laguntza ezinbestekoa izan da 4 erreleboen marka berriak lortzeko garaian eta Mikel Esnalek 50 libreko Espainiako gutxieneko absolutua lortzeko. Aupa Zuek!!


Asteburu osoan zehar domina, marka eta helburu ugari lortu dituzte guztiek.

Mikel Esnal

Dudarik gabe, txapelketa osoko albiste ederrena bere eskutik iritsi zen. Urteak daramatza Mikelek Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu asmoz eta azkenik, aurreko igandean 4x200 libre erreleboa baliatuz lortu zuen. Albiste hau benetan pozgarria izan zen bai berarentzat eta baita gainontzeko taldekide, lagun eta beste taldeetako igerilarientzat, denak Mikelek egindako esfortzu eta saikaera guztien jakitun direlako eta hainbat arlotan eredua den igerilari honek bere mugak hautsi eta helburua lortzea benetan merezi zuelako.

50 libre frogan 24''35 egin zuen Mikelek, marka pertsonala lortuz baina 24''00an zegoen gutxienekoa lortu gabe. Hala ere froga hontan Esnal Euskal Herriko txapeldunorde izan zen zilarra eskuratuz.
4x50 libre erreleboan saiakera berria egin zuen Esnalek eta bigarren hontan 24''34 egin zuen. Ostiraleko saioa amaitzeko azken frogan, 4x200 libren, bere lehenengo postan 50eko marka berriro ere lortzeko asmoz atera zen eta hirugarrenean bai, benetan gogotsu eta indartsu igeri eginez, 23''97 egin zuen eta horrekin batera Espainiako Absolutu mailako gutxienekoa. Marka pertsonal hau gainera taldeko absolutu mailako errekor berria ere bada. Poza ikaragarria eta lasaitua ere bai bere helburua lortu zuela jakin zuen momentuan.

Froga hontaz gain, Mikel Esnal 100 libre, 200 libre eta 50 tximeleta froga indibidualetan aritu zen. 100 libren ez, baina beste bietan bai, marka pertsonalak lortu zituen. 200 libren 2'05''77 egin zuen eta 50 tximeletan 26''48ko marka bikaina. Datorren denboraldiari begira, tximeleta eta bizkar estiloko 50 metroko frogak ere helburu izango ditugu, benetan ondo egiteko aukera ikusten diogu eta.

Iñigo Ibarburu

Iñigo ohi bezain indartsu aritu zen eta marka bikainak eta domina ugari lortu zituen. 100 tximeletan bi urre lortu zituen bere marka pertsonala eta absolutu mailako errekor berriak ezarriz. Froga hontan 57''74 egin zuen guztietan azkarrena izanik eta bai absolutu mailan eta baita junior kategorian txapeldun izatea lortuz.

200 tximeletan ere txapeldun izan zen junior mailan eta txapeldunorde absolutu mailan. Egindako 2'12''55a ere marka pertsonala eta taldeko absolutu mailako errekor berriak izan ziren.

200 tximeletan bezela 200 estiloetan ere domina berak irabazi zituen Iñigok. Froga hontan 2'17''06 egin zuen eta marka honekin Espainiako Txapelketarako zortzigarren gutxienekoa lortu zuen Iñigok. Hau ere taldeko errekor berria da.

Bere azken froga indibidualean, 50 tximeletan, ez zuen marka hobetzerik izan, baina bikain aritu zen eta 26''21 eginez urrea irabazi zuen junior mailan eta zilarra kategoria absolutuan.

4x50 estiloak erreleboan ere 50 bizkar frogako marka pertsonala eta taldeko errekor berria lortu zituen 28''87 eginez.

Haitz Mitxelena

Haitzek ez zuen asteburu onena izan eta ez zuen marka pertsonalik egiterik lortu. Hala ere bikain aritu zen bere frogetan eta baita erreleboetako frogetan ere.

Haitz 50, 100 eta 200 tximeleta froga indibidualetan aritu zen erreleboez gain. Lehenengoan 28''01 egin zuen, bigarrenean 1'01''07 eta 200ean 2'17''80 postu onena azken hontan lortuz (5garren postua).

Froga indibidualetan egunik onena izan ez bazuen ere erreleboetan bikain aritu zen. 4x100 libre erreleboan berarentzat sekulakoa den 58''94a egiten ikusi genuen, 4x50 libren 26''72 egiten eta 4x50 estiloetan tximeletako postan 27''00 egiten ere bai. Froga indibidualetan baino hobeto aritu zen erreleboetan eta bere lana mutilek lortutako erreleboetako 4 marka berrietan berebiziko garrantzia izan zuen. Aupa Haitz!

Itsaso Tolosa

Itsaso 50, 100 eta 200 bizkar frogetan eta 50 tximeletan aritu zen. 50 bizkar frogan ez zuen zortea lagun izan eta irteeran irrist egin ondoren ezin izan zuen es Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu ez eta podiumean egoteko modurik izan. Froga hontan irteeran tokian bertan iltzatuta geratu bazen ere, benetan sutsu igeri egiten ikusi genuen.

200 bizkar roga sekulakoa izan zen. Aurreko albiste batzuetan esan bezela berriro ere hobekuntzaren martxa hartuta dabil Itsaso eta oraingoan bere froga gogokoenean marka ederra egin zuen hautsi gabe zeraman marka puskatuz. Froga hontan Itsasok 2'24''66 egin zuen eta zilarra eskuratu zuen absolutu mailan ehuneko bakarreko diferentziarekin. Marka honekin taldeko absolutu mailako errekor berria ezarri zuen Itsasok.

100 bizkar frogan ere bikain aritu zen. roga hontan 1'08''50 egin zuen Itsasok eta horri esker txapeldunorde izatea lortu zuen.

Azken frogan, 50 tximeletan, taldeko beste errekor berri bat ezarri zuen 31''19 eginez eta bere aurreko marka segundu erdian hobetuz. Bikain!

Jone Vazquez

Jonek ostiralean bakarrik egin zuen igeri, 1500 libre eta 800 libre frogetan. Lehenengoan bere marka pertsonala eta taldeko errekorra 20'25''93an utzi zuen, tartean 800eko marka (10'49''93) eta 400eko marka hobetuz (5'19''99). Froga hontan Jone seigarren izan zen absolutu mailan eta brontzea eskuratu zuen bere kategorian, juniorretan.

Ostiral arratsaldean 800 libre froga izan zuen eta berriro ere marka pertsonala eta taldeko errekorra lortu zituen 10'48''91 eginez.

Naiara Lizaso

Naiarak 50, 100, 200 eta 400 libre frogetan hartu zuen parte. Marka pertsonalik eta podiumik lortu ez bazuen ere txukun aritu zen Naiara. Igeri egin zuen frogetatik hoberena 50 libre froga izan zen 29''43 egitea lortuz eta bere markatik ehuneko gutxira geratuz. 100 libren 1'05''25 egin zuen Naiarak, 200ean 2'23''51 eta 400ean 5'04''96, froga guztietan bere marketatik oso gertu ibiliz.




Erreleboak

Txapelketa hontan mutilak 4x50 libre, 4x100 libre, 4x200 libre eta 4x50 estiloak erreleboetan aritu ziren eta lauretan taldeko marka berriak lortu zituzten. Hori lortzeko berebizikoa izan zen Mikel Sotoren laguntza eta Haitz Mitxelenak erreleboetan izan zuen jarrera.

Gainera 4x200 libreak Mikel Esnalek 50 libreko Espainiako gutxienekoa lortzeko balio izan zuen eta horretaz gain lau igerilariak errelebo guztietan posta bikainak egiten ikusi genituen.

4x50 librean seigarren izan ziren gure mutilak taldeko marka berria 1'43''71ean utziz. 4x200 librean taldeko marka berria 8'57''74an utzi zuten, 4x50 estiloetan bosgarren izan ziren 1'56''65 eginez eta 4x100 libren zazpigarren izan ziren 3'50''77 markarekin.

Asteburu bikaina beraz gure igerilariek Gasteizen eskeinitakoa. Orain Mikel Esnalek, Naiara Lizasok, Itsaso Tolosak eta Iñigo Ibarburuk Junior eta Absolutu mailako Espainiako Txapelketarako forma onenean egotea izango dute helburu. Txapelketa hau Bartzelonako Picornell igerilekuan ospatuko da uztailaren 17tik aurrera. 

AUPA GAZTIAK!! EGURRA!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS